Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean

5.11 Elkarrekin hazten

Egileak: Uxue Seminario Fonseca, Amaia Lucambio Larrechea, Itsaso Sexmilo Ayarra, Zaloa Martinez Cincunegi, Nora Torregrosa Benedé

0


Sarrera

Adingabeen arrisku egoera aztertzearen beharretik abiatuta, haurren zainketan parte hartzen duten zerbitzu PROFESIONALEN SAREAREN eraketa ezinbestekoa dela ondoriozta daiteke.
Adingabeen babesean paper garrantzitsua duten zerbitzu komunitario guztien lan koordinatua da.
Uharten, sarean parte hartzen duten kideak ondorengoak dira:
-Osasun etxeko pediatrak eta gizarte langilea
-Gizarte zerbitzu sozialaren baitan, haurtzaroa eta familia uztartzen dituen programa: gizarte langileaz eta gizarte laguntzaileaz osatua
-“Virgen Blanca” ikastola publikoko zuzendaria, orientatzailea eta irakasle klaustroa
-“Haurtxoa” haurtzaindegiko zuzendaria eta hezitzaileak
-Aguazilen zerbitzua
-Herriko beste hainbat zerbitzu, entitate eta instituzio

Helburuak

•Nafarroako Babes Sistemaren esparruan arriskuan dauden haurren eta nerabeen lehen detekzioa eta arreta bermatzea

•Haurtzaroko eta nerabezaroko gaiei buruzko udalerrietako ekintzen ikuspegi koordinatu eta integrala ziurtatzea
•Haurtzaroan tratamendu ona sustatzea, prebentzioa eta formakuntzaren bitartez

Metodoak

Sarearen ekintzak 3 motatakoak dira:
-Batzarrak: Inguruko haurtzaroan eta familian inplikatutako profesional guztiek parte hartzen dute, alderdi sozio-komunitarioak partekatzeko.
-Lan taldea: formazioak eta batzarrak antolatzeaz eta gerta daitezkeen berriak transmititzeaz arduratzen da
-Kasu taldea: Adingabe zehatz batekin (edo familia unitate batekin) esku hartzen duten profesionalek baino ez dute parte hartzen. Ezarritako gidoian zereginak banatu eta helburuak markatzen dira.

Emaitzak

Kasu kopurua: 2005etik 2018 urtera arte, 269 familiekin lan egin da. Orokorrean, 2-4 urte bitarteko haurrekin eta haien familiekin lan egiten da. Nerabeen kasuan, pazientearekin, hari ardura gehiago emanez eta erabakiak hartzen erakutsiz.

Batzar kopurua: gutxienez hilabetean behin. Kasuen jarraipenari dagokionez, ez dago batzar kopuru mugaturik; kasu bakoitzerako beharrezkoak direnak.
Tailerrak eta biztanleriari zuzendutako dibulgazio ekintzak.

Ondorioak

Haurren zaintzaren konplexutasunak baliabide profesional desberdinen parte hartzea eskatzen du. Honetarako, sareak erantzun globalagoak eta zabalagoak eskaintzen ditu, koordinazio alderdiak erraztuz:
- arazoak konpontzeko "kide bakoitzak bere ikuspegia ekartzen du".
-Prebentzioan, profesionalen ikaskuntzarekin eta sarean landutako gaiak populaziora hedatuz.

Sareak lagundu dituen familia kopuru handi honek, eragin sozial handia suposatzen du.

Bibliografia

-Del Valle S.,(2002) . Trabajo social e interdisciplina: la cuestión de los equipos de salud. Margen, 27. http://www.margen.org/suscri/margen27/jorna.html
-Rodriguez, Mª. D. (2015) Redes profesionales e interdisciplinariedad en trabajo social comunitario: una respuesta integral a problemas sociales multidimensionales http://dx.doi.org/10.5569/1134-7147.58.04
-El trabajo en red. Reflexiones desde una experiencia. Diciembre 2009. Raúl Castillo Trigo. http://www.zerbitzuan.net/documentos/zerbitzuan/El%20trabajo%20en%20red.pdf

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan