Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean

5.16 Osasun-profesionalen genero-kontzientzia eta sexismo-mailaren eragina minaren balorazioan

Egileak: Sara Prego Jimenez, Jone Aliri Lazcano, Eva Pereda- Pereda, Joana Pérez Tejada, Ainitze Labaka Etxeberria

0


Sarrera

Sarrera
Hainbat ikerketek adierazten dutenaren arabera osasun profesionalok paziente bat ezberdin
artatu dezakegu emakumezkoa ala gizonezkoa denean. Genero-isuri psikologiko honek
eguneroko zainketetan eragin dezake, morbi-mortalitatean eraginez. Izan ere, Munduko
Osasun Erakundeak (2016) emakumezkoetan desabantailak nabariak direla adierazi zuen.
Hamberg-en (2008) arabera, osasun-sistemaren genero-isuria saihestuko litzateke
profesionalen prestakuntzan eta hezkuntzan esku-hartuz.

Helburuak

Lan honen helburua genero-isuriak esfortzu izan dezakeen eragina aztertzea da. Baita osasun-profesionalen zein ikasleen praktika klinikoan eta curriculum akademikoan
murrizteko esku-hartze esparru espezifikoak biltzea ere.

Metodoak

Literaturaren berrikuspen bibliografiko narratiboa egin da Medline eta Dialnet datu baseetan.

Emaitzak

Emaitzak
Osasungintza eredu androzentrikoan oinarritzen dela aurkitu da, osasun profesionalen
formakuntzan zuzenki eragina duelarik, sexu- esta genero-ezberdintasunekiko hautematea
zailduz eta emakumeen zainketen eraginkortasun maila gutxiagotuz adibidez. Honen ondorioz, prebentzioan eta tratamenduan ezberdintasunak eman daitezke eta osasun-emaitza-okerragoak, konplikazio gehiago, morbilitate handiagoa eta hilkortasun-ratio handiagoa izan daitezke. EAEn adibidez, miokardioko infartu akutua jasaten duten emakumezkoek tratamendu egokia jasotzeko aukera gutxiago dute.

Ondorioak

Genero-isuria murrizteko sexuen arteko ezberdintasun biologikoak errespetatzen dituzten gida kliniko estandarizatuak erabiltzea, osasungoan genero-kontzientzia sustatzea eta genero- ikuspegia osasun-ikasketetan jorratzea gomendatzen da. Baliabide hauen lanketaren ondorioz, osasun sistemaren erabiltzaileen artak hobetzea espero da.

Bibliografia

Bibliografia
Hamberg K. Gender bias in medicine. Women’s Heal. 2008; 4(3):237–243.
doi:10.2217/17455057.4.3.237
World Health Organization. Women’s health and well-being in Europe: beyond the mortality
advantage. Danimarka: WHO Regional Office for Europe; 2016. Eskuragarri:
http://www.euro.who.int/__data/assets/pdf_file/0006/318147/EWHR16_interactive2.pdf?

Azken Berriak

UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du
Artizarra
"Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertso...
Pediatria Topaketarako komunikazioen aurkezpenak
Aurten Pediatria Elkarteak XVIII. Pediatria topaketak ospatuko ditu. Komunikazioak otsailaren 20 baino lehen aurkeztu behar dira: Eguna: Martxoaren 12, osteguna Ordua: 16:00tatik 19:30tara Lekua: Euskaltzaindiako egoitza, Plaza Ba...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan