33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago
5.1 Osasun mentaleko erizainen lana botiketatik haratago
Egileak: Maria Milagors Amundarain Lejarza, Ainara Uribe Alkorta, Margarita Diaz Sanz, Ana Merino Rodriguez, Paloma Atela Urquijo
Sarrera
Osasun arloan atxikidura farmakologiko eta ez-farmakologikoak duten garrantzia egindako eta egiten diren ikerketa kopuruan erakusten da.Atxikidura eta betetze terapeutikoa ez dira gauza bera. 2001an, OMEk honela definitu zuen atxikimendu terapeutikoa: "Pertsona baten jokabidea, medikazioa hartzeari, dieta baten jarraipenari edo bizi-ohituren aldaketari dagokionez, bat dator profesional sanitarioarekin adostutako gomendioekin" .
Betetze terapeutikoak pertsonaren jokabide pasiboa eta osasun profesionalaren jokabide aktiboa barneratzen ditu. Tratamenduarekiko atxikidura aldiz, dinamikoa eta konplexua da, eta faktore askoren eragina du, hala nola: sozioekonomikoak, osasun-laguntzarekin lotutakoak, gaixotasunarekin lotutakoak, tratamenduarekin lotutakoak eta pazientearekin lotutako faktoreak.
Helburuak
Durangoko Osasun Mentaleko Zentroko erizainek tratamendu ez-farmakologikoaren atxikimenduan duten lana erakustea.Metodoak
Durangoko Osasun Mentaleko Zentroan (OMZ) lan egituen duten osasun mentaleko (OM) erizainek buruko nahasmendu larria eta beste arazo mentalak dituzten pertsonak tratatzen dituzte. Tratamendu horren barnean botiken hartzeaz gain autozainketak lantzen dira (elikadura, loa, higienea, jarduera fisikoa e.a…).Osasun Mundu Erakundeak (OME) jarduera fisikoaren abantailez hitz egiten du eta adinaren araberako gomendioak eman. Horren arian, OMZtan hainbat jarduera egiten dira ariketa fisikoa sustatzeko. Alde batetik Athletic fundazioarekin eta eguneko ospitalarekin batera gaixo talde batek ordu bete astean ariketa fisikoa egiten du, eta bestaldetik, beste batzuek, Durango eta Durangaldeko Mugiment ekimenarekin.
Erizainek OMZko profesionalek ariketa fisikoko ekintzetara deribatutako pertsonen jarraipena egiten dute ekintza azaldu, balorazioa eta deribazioa egin ondoren.
Emaitzak
OMko erizainek jarduera fisikoaren inguruko ekintzak koordinatu eta sustatu dituzte azken bi urteotan.Athletic Fundazio eta Durangoko eguneko ospitalarekin batera egindako asteroko ekintzan buruko nahasmendu larria duten 12 pertsonek parte hartu dute.
Mugiment ekimenera 34 pertsona deribatu dira, zazpik atzera egin dute arrazoi desberdinengatik.
Erizainek egindako koordinazio eta ebaluaketa batzarretan ekimen bietan jendeak adierazitako gogobetetasuna nabarmendu dute.
Ondorioak
Jarduera fisikoak ongizate fisiko eta mentalean eragin onuragarria du. Pertsona batzuek beren kabuz egiten dute ariketa baina beste batzuek suspertzea behar dute eta horretan OM erizainak funtzio garrantzitsua dauka.Bibliografia
(1) Adherencia a los tratamientos a largo plazo: Pruebas para la acción. (2004). Organización Mundial de la Salud.Organización Mundial de la Salud. (2019). Plan de acción mundial sobre actividad física 2018-2030: personas más activas para un mundo más sano. Organización Mundial de la Salud. https://iris.who.int/handle/10665/327897.






