33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago
4.1 Heriotza eta doluaren prozesuei buruzko trilogia dokumental baten analisi kualitatiboa
Egilea: Iñaki Peña Bandres
Sarrera
Master Amaierako Lan honek eredu mistoa da ikerkuntza kualitatibo eta aurkezpen disertatiboaren artean. Azken hamarkada honetan ekoiztutako hiru dokumentalen ikerketa bat da: "Aulki Hutsak" (2013), "Suminetik eta saminetik bakera" (2017) eta "Mendian hil. Hirian hil" (2020). Egilea bera da film hauen gidoigilea eta zuzendaria. Arteman Komunikazioa da ekoizlea.Helburuak
Heriotza naturalen eta bat-bateko heriotzen (suizidioa, heriotza perinatalak, motibazio politikoaren erailketak eta mendiko istripuak) arteko amankomuneko puntuak aztertu.Metodoak
- Lagina: Dokumentalen 32 protagonista, hildako pertsonen 21 senide edota lagun eta 11 osasungile.- Datu bilketaren teknikak: Elkarrizketa erdiegituratuak, batik bat banakakoak. Ikus-entzunezkoen grabaketen bidez.
- Analisi kualitatiboa gaika, bilaketa bibliografiko batekin osatutakoa.
Emaitzak
255 zita, 77 kode eta 3. maila interpretatiboaren 3 kategoria topatu ditugu:1) Heriotza baino lehen:
-Zahartzea.
-Gaixotzea.
-Heriotzari irabaztea.
-Heriotza ez ikustea.
-Heriotza onartzea.
2) Heriotza:
-Osasungileok bere aurrean.
-Nola.
-Non.
-Noiz.
-Heriotza ona.
3) Heriotza ostean:
-Errituak.
-Dolua.
-Laguntzen duena eta ez duena.
Ondorioak
- Estigma amankomuneko osagaia da zahartze prozesuan, minbizi eta dementzietan (esperotako heriotzak), suizidioa eta indarkeria politikoan (bat-batekoak). Ez dugu topatzen heriotza perinataletan eta mendiko istripuetan.- Etiologia ez da faktore bakarra heriotza ona eta trauma osteko hazkundea baldintzatzen dituena.
- Barkamena, esker ona, maitasuna eta errukia zeharkako balioak dira hala esperotako nola bat-bateko heriotzetan.
- Zinemaren garrantzia heriotzari aurre egiteko eta dolua lantzeko.






