Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago

4.2 D bitamina, botiketatik haratago

Egileak: BeƱat de Alba Iriarte, Noelia Lopez Barba, Edurne Bereciartua Urbieta, Adolfo Garrido Chercoles, Maria Eugenia Alkiza Eizagirre, Mercedes Sota Busselo

0


Irudiak

Sarrera

D bitamina ezinbestekoa da kaltzioa xurgatzeko eta hezurrak indartsu mantentzeko. Eguzkitan maiz eta denbora laburrean egoteak beharrezko kantitatea ematen dio biztanleriaren gehiengoari; kopuru txiki bat, aldiz, dieta bidez (arrain koipetsuak, haragia, arrautza gorringoak...) eskuratzen da.
D bitaminaren mailak odolean neurtzen dira, 25-hidroxi D bitamina -25(OH)D- analizatuz. Alabaina, ez dago 25(OH)D neurtzeko teknika estandarizaturik, urritasuna adierazten duten gutxieneko puntuak ez dira ebidentzian oinarritutako prozesu baten bitartez ezarri eta desadostasunak daude tratamendua hasteko erabili behar den maila serikoari dagokionez.
25(OH)D-ren kontzentrazioak aldakortasun handia du urtaroaren, adinaren, GMIren, arrazaren, azal-pigmentazioaren, eguzki-esposizioaren, elikaduraren, bizimoduaren eta faktore genetikoen arabera, eta ezaugarri horiek kontuan hartu behar dira, laborategiari analisia eskatzerakoan eta emaitzak interpretatzerakoan.
Nazioartean gertatu bezala, Osakidetzan 25(OH)D-ren determinazioek gora egin dute azken urteetan. Laborategiko proba eskatuenetarikoa da. Gainera, aldi berean hazi egin da D bitaminaren gehigarrien kontsumoa EAEn.
Orain arteko ebidentziak ez du frogatu D bitamina neurtzeak onura klinikoa duenik biztanleria orokorrarentzat, baldin eta sintomarik eta urritasun-arriskuko faktorerik ez badago. Gizartean, ordea, gehigarriak hartzea ohitura zabaldua da, eta kontsumoaren hazkundeak determinazio kopurua handitzen du ezinbestean, ekintza biak justifikatuta egon ez arren.

Helburuak

Ikerketetan finkatutako erreferentzia-balioak baliatuz, Gipuzkoako Laborategietako azken 5 urteetako emaitzak (2019-2023) berrikustea.

Metodoak

D bitaminari buruzko ikerketak eta Gipuzkoako Laborategietako datuak.

Emaitzak

Osakidetzaren erreferentzia-balioak ez datoz bat ikerketetan finkatutakoekin. Laborategi bakoitzak desberdinak erabiltzen ditu. D bitaminaren gutxiegitasunaren prebalentziaren gainestimazioa eragiten du biztanlerian. (Irudiak ikusi)

Ondorioak

Gutxiegitasun terminoa oker uler daiteke, biztanleriaren erdiaren eskakizunak beteko lituzketen mailei baitagokie. Analisien eta gehigarrien hazkundean eragina izan lezake.
Ikerketa gehienek onartzen dute populazioaren %97,5arentzat 20 ng/ml-tako kontzentrazioa aski dela hezur-oreka aproposa mantentzeko eta kantitate handian kaltegarria izan daitekeela.
Pertsona heldu osasuntsuen artean ez dago odoleko 25(OH)D mailak neurtzeko beharrik. Gehienek D bitamina nahikoa lor dezakete eguzki-esposizioaren bidez. Ez da botika gehigarririk hartzea gomendatzen. Kasu batzuetan bakarrik dira beharrezkoak: osteoporosia, malabsortzio-sindromeak, obesitatea...
Osakidetzako Laborategietan 25(OH)D-ren irizpideak aztertzeko, aldatzeko eta bateratzeko premia dago.

Bibliografia

1. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Informazio Sistemak. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.
2. Farmazia Zuzendaritzako Informazio Sistemak. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
3. D bitamina helduengan: gainbaloratuta dago? INFAC buletina. 2020;28(1):1-10. Eskuragarri: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cevime_infac_2020/eu_def/adjuntos/INFAC_Vol_28_1_D-bitamina.pdf
4. Vitamina D: evidencias y controversias. INFAC. 2012;20(2):7-12. Eskuragarri: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cevime_infac_2012/es_def/ adjuntos/INFAC_Vol_20_n_2.pdf
5. Indicaciones para la determinación de niveles séricos de vitamina D. Plan Director de la Red de Diagnóstico Biológico. Osakidetza 2015. Eskuragarri: https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/es/referencia-documental/Documentos%20compartidos/RecomendacionesVitD.pdf
6. Leache L, Saiz LC, Erviti J. Cribado y suplementación de vitamina D en adultos. Sol y sombras. Boletín de Información Farmacoterapéutica de Navarra (BIT). 2018;26(4):1-18 Eskuragarri: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Portal+de+la+Salud/Profesionales/Documentacion+y+publicaciones/ Publicaciones+tematicas/Medicamento/BIT/Vol+26/BIT+26+N+4.htm#comienzoContenido
7. US. Department of Health and HUman Services. National Institutes of Health. Office of Dietary Supplements. Vitamin D. 2021. Eskuragarri: https://ods.od.nih.gov/factsheets/VitaminDHealthProfessional/
8. Agencia Gallega para la Gestión del Conocimiento en Salud (ACIS). Recomendaciones de uso adecuado de pruebas y suplementos de vitamina D en población general. Madril: Osasun
Ministeritza; 2021. Eskuragarri: https://portal.guiasalud.es/wp-content/uploads/2021/07/pa_10_avalia-t_vitamina-d.pdf
9. Carbonell C. Vitamina D: indicaciones para el cribado y tratamiento. FMC. 2019;26(8):441-7. Eskuragarri: https://www.fmc.es/es-vitamina-d-indicacio-nes-el-cribado-articulo-S1134207219301355
10. Demay MB, Pittas AG, Bikle DD, Diab DL, Kiely ME, Lazaretti-Castro M, et al. Vitamin D for the Prevention of Disease: An Endocrine Society Clinical Practice Guideline. The Journal of Clinical Endocrinology & Metabolism. 2024; 00:1-41. Eskuragarri: https://doi.org/10.1210/clinem/dgae290

Azken Berriak

Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...
Euskara ere osasun publikoa da
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetar...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan