Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago

4.3 Loaren kalitatea narriadura kognitiboaren prebentzioan eta tratamenduan aztertu beharrekoa

Egileak: Miren Altuna Azkagorta, Maite García Sebastián, Jon Saldias Iriarte, Marta Cañada Rodriguez, Mirian Ecay Torres, Pablo Martínez-Lage Álvarez


metodologia

Sarrera

Loa  funtsezkoa  da  gure  gorputz-  eta  garun-osasunerako.  Zehazki,  ezinbesteko  da  errendimendu  kognitibo  egokia  izateako,  ez  bakarrik  unean  bertan,  baita  etorkizunean  ere,  eta  nahasmenduak  (bai  loaren  kalitatea,  zein  kantitatearenak)  Alzheimerren  gaixotasuna  garatzeko  arrisku  faktore  independiente  dira.
Dementzia  garatzeko  arrisku  handiagoa  dutenengan,  loaren  trastornoen  diagnostiko  eta  tratamendu  desegokia  egin  ohi  da,  zehazki,  loaren  apnea  eta  hipopnea  sindromearena.

Helburuak

1)Loaren  trastornoen  prebalentzia  erreala  ezagutzea  dementzia  garatzeko  arriskua  aregotua  duten  herritarrengan,  eta,  bereziki,  loaren  apnea-hipopnea  sindromearena.
2)Loaren  pertzepzio  subjektiboaren  eta  loaren  kuantifikazioa  eta  analisi  objektiboaren  arteko  erlazioa  aztertzea.

Metodoak

2024ko  martxotik  aurrera  (gaur  egun  erreklutamendu  aktiboa)  6  edo  gehiagoko  CAIDE  dementzia-arriskuaren  indizea  duten  60-85  urteko  pertsonak,  kognitiboki  osasuntsuak  edo  narriadura  kognitibo  arinarekin,  dementzia  prebenitzeko  CITA  GO-ON  esku-hartze  multimodal  ez-farmakologikoko  azterketan  parte  hartzen  dutenen  artean  erreklutatu  dira.
Denei  euren  loaren  kalitate  eta  kantitarean  inguruan  elkarrizketa  bat  egin  zaie,  Pittsburg,  Oviedo  eta  eguneko  hiperlogurari  buruzko  Epworth  galdetegiak  erabiliz.  Gainera,  guztiei  loaren  neurketa  objetibo  bat  etxean  egiteko  gailu  bat  eman  zaie  (WatchPAT),  gau  bakar  batean  erabiltzeko,  eta  loaren  eguneroko  bat,  astebetez  euren  kabuz  osatzeko,  WatchPATekin  erregistratuko  gaua  barne  duena.
Anomalia  esanguratsurik  detektatzen  ez  badira,  postaz  bidaltzen  dira  emaitzak;  aldiz,  alterazio  esanguratsuak  izanez  gero,  loaren  espezialista  den  neurologoarekin  egiten  da  bisita  (STOP-Bang  eta  Berlin  galdetegiak  barne)  pertsonalizatua,  tratamendu  farmakologikorako  zein  ez-farmakologikorako  gomendio  espezifikoekin.

Emaitzak

2024ko  uztailaren  1era  bitartean,  165  parte-hartzaile  batu  dira,  69.6+/-5.8  urtekoak,  %48.9  emakumeak,  eta  CAIDE  dementzia-arriskuaren  7.8+/-1.4  indizea  dutenak.  WatchPAT  bidezko  azterketak  erakusten  du:  %44.7ak  apnea-hipopnea  (AHI)  indizea  >15  duela,  eta  %  12.8k,  zehazki,  IAH>30,  nahiz  eta  subjektiboki  hautematen  den  loaren  kalitatea  ona  izan,  eguneko  hiperlogura  esanguratsu  eza  barne.
Gorputzaren  masa  indizea  da  AHI  handienarekin  lotuen  dagoena  (p<0.001),  eta  AHI  handiagoa  gaueko  saturazio  baxuagoekin  eta  bihotz-frekuentzia  handiagorekin  (p<0.001),  eta  lo  sakonaren  portzentaje  txikiagoarekin  (p=0.002)  lotzen  da.

Ondorioak

Loaren  nahasteak  gutxiegi  diagnostikatuta  daude  populazio  mailan,  batez  ere  dementzia  garatzeko  egoera  zaurgarrian  daudenengan,  eta  desadostasun  handia  dago  lo  pertzepzio  subjektiboaren  eta  neurketa  objektiboen  artean.

Bibliografia

1)Dzierzewski  JM,  Dautovich  N,  Ravyts  S.  Sleep  and  Cognition  in  Older  Adults.  Sleep  Med  Clin.  2018  Mar;13(1):93-106.  doi:  10.1016/j.jsmc.2017.09.009.  Epub  2017  Dec  8.  PMID:  29412987;  PMCID:  PMC5841581.
2)Bubu  OM,  Andrade  AG,  Umasabor-Bubu  OQ,  Hogan  MM,  Turner  AD,  de  Leon  MJ,  Ogedegbe  G,  Ayappa  I,  Jean-Louis  G  G,  Jackson  ML,  Varga  AW,  Osorio  RS.  Obstructive  sleep  apnea,  cognition  and  Alzheimer's  disease:  A  systematic  review  integrating  three  decades  of  multidisciplinary  research.  Sleep  Med  Rev.  2020  Apr;50:101250.  doi:  10.1016/j.smrv.2019.101250.  Epub  2019  Dec  12.  PMID:  31881487;  PMCID:  PMC7593825.
3)Yalamanchali  S,  Farajian  V,  Hamilton  C,  Pott  TR,  Samuelson  CG,  Friedman  M.  Diagnosis  of  obstructive  sleep  apnea  by  peripheral  arterial  tonometry:  meta-analysis.  JAMA  Otolaryngol  Head  Neck  Surg.  2013  Dec;139(12):1343-50.  doi:  10.1001/jamaoto.2013.5338.  PMID:  24158564.
4)Ecay-Torres  M,  Estanga  A,  Tainta  M,  Izagirre  A,  Garcia-Sebastian  M,  Villanua  J,  Clerigue  M,  Iriondo  A,  Urreta  I,  Arrospide  A,  Díaz-Mardomingo  C,  Kivipelto  M,  Martinez-Lage  P.  Increased  CAIDE  dementia  risk,  cognition,  CSF  biomarkers,  and  vascular  burden  in  healthy  adults.  Neurology.  2018  Jul  17;91(3):e217-e226.  doi:  10.1212/WNL.0000000000005824.  Epub  2018  Jun  13.  PMID:  29898969.

Azken Berriak

Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...
Euskara ere osasun publikoa da
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetar...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan