Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago

5.3 2. MOTAKO DIABETESEAN DEPRESKRIBATZEA POSIBLEA DA

Egileak: Pili Carmona Oyaga, Pedro Gemio Zumalave, Jon Ander Illodo Becerra, Estibaliz Picaza Iturricha, Yurij Viseda Torrellas, Olatz Ibarra Barrueta


Sarrera

2.  motako  diabetes  mellitus  (DM2)  diagnostikatuta  dauden  adineko  pertsonek,  ez  dute  zertan  kontrol  gluzemiko  hain  zorrotza  jarraitu  behar  zenbait  irizpide  betetzen  dituztenean  (hauskortasuna,  dementzia,  biziitxaropen  mugatua,  pluripatologia…)1  helburu  terapeutikoa  %7.5-8  beherakoa  izanik.

Helburuak

Tratamendu  antidiabetikoaren  desintentsifikazio-proposamena  egin  eta  onarpena  neurtu.
Desintentsifikazio-proposamenak  onartuta  dituzten  egoiliarrei  4-6  hilabetetan  jarraipena  egin.

Metodoak

Ospitaleko  farmazia-zerbitzu  bati  atxikitutako  8  egoitzetan  egindako  azterketa  desakribatzaile  bat  da.  Historia  kliniko  elektronikoak  berrikusi  behar  izan  dira  inklusio-irizpideak  betetzen  zituzten  egoiliarretan  (>70  urte,  DM2,  antidiabetikoak  edukitzea,  Hemoglobina  glikosiltua  (HbA1c)  <%7  eta  endokrinologiako  zerbitzuaren  jarraipenik  ez  izatea)  eta  ondoren,  egoiliar  horien  jarraipena  egin  zen.
Aldagaiak:  adina,  sexua,  tratamendu  antidiabetikoa,  dementzia,  komorbilitate-kopurua,  Glomerularren  Iragazte-Tasa  (GIT),  HbA1c  aurre  eta  desareagotu-ostekoa.
Excel  bidez  aztertu  ziren  datuak.

Emaitzak

DM2ren  aurkako  tratamendua  zuten  130  egoiliarretatik,  77k  inklusio-irizpideak  betetzen  zituzten.  Berrikuspen  sakona  egin  eta  gero  66  egoiliarrei  tratamendua  desareagotzea  gomendatu  zitzaien.  34  (%51.5)  emakumeak,  batez  besteko  adina  84.03±6.81,  40  (%60.6)  dementziadunak,  44  (%66.6)  5  komorbilitate  edo  gehiago  zituzten  eta  batez  besteko  GIT  eta  HbA1c  67.22±19.37  eta  6.2±0.58  izan  ziren,  hurrenez  hurren.

Gomendioak  (n):  dosia  murriztu  (43),  botika  bat  kendu  (10),  bi  botika  kendu  (1),  3  farmako  gabe  utzi  (1)  eta  tratamendu  osoa  bertan  behera  utzi  (11)  izan  ziren.  Eta  onarpena  %89.4koa  (59)  izan  zen.

Desareagotzearen  aurretik,  farmako  antidiabetikoen  batez  besteko  kopurua  1.66  ±  0.97  izan  zen,  eta,  desareagotzearen  ondoren,  1.17  ±  0.91.

Desintentsifikatu  eta  4-6  hilabetera  43  pazienteren  jarraipena  egin  ahal  izan  zen  (4  egoiliar  hil  ziren  eta  12tan  oraindik  ez  dago  HbA1c-ren  emaitzarik).  Desareagotzearen  ondoren,  HbA1c  batez  bestekoa  %6.49  (%4.8-8.7)  izan  zen,  4  pertsona  bakarrik  helburu  terapeutikotik  kanpo.

Ondorioak

Farmazia-gomendioen  onarpen-ehunekoa  handia  izan  da  eta  pazientearen  segurtasuna  hobetzeko  aukera  bat  izan  da;  izan  ere,  ia  paziente  guztiak  (%90.7)  helburu  terapeutikoaren  barruan  mantendu  direlako  eta  farmakoen  kopurua  murriztu  delako,  eta  honen  ondorioz,  kontrako  efektuak  eta  interakzio  farmakologikoak  murrizten  dira.

Bibliografia

1.Diabetes  práctica  2023:  14(02):37-75.  doi:  10.52102/diabet.pract.2023.2.art3
2.2022ko  irailean  zabaldu  zen  SENDAGAIAK  ZENTZUZ  ERABILTZEKO  GOMENDIOEI  buruzko  oharra:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/uso_responsable_medicamentos/eu_def/adjuntos/8-B-hipoglucemiante.pdf

Azken Berriak

Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...
Euskara ere osasun publikoa da
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetar...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan