33. Osasun Biltzarra: Botiketatik haratago
5.4 Euskal nerabeen elikadura emozionalean eragiten duten faktore psikologiko eta familiarrak
Egileak: Itziar Alonso- Arbiol, Joana Gómez- Odriozola, Paula Campos- Reicheneder, June Vacas Tena, Jara Mendia García, Aitziber Pascual Jimeno
Sarrera
Elikadura emozionala emozioek eragindako jateari dagokio. Jokaera nahiko ohikoa da (Barnhart eta beste, 2021) eta elikadura-nahasteen iragarle esanguratsua da (Reichenberger eta beste, 2020). Nerabeen elikadura emozionalaren jokabideak ulertzen laguntzen duten faktoreak aztertzea funtsezkoa da (Braden eta beste, 2021) gazteek aurre egin behar dieten osasun mentaleko erronkei heltzeko eta beharrezko prebentzio-planak gauzatu ahal izateko.Helburuak
Familia-aldagaiak (gurasoen kontrol psikologikoa) eta psikologikoak (auto-errukia) nola lotzen diren nerabeen elikadura emozionalarekin aztertzea, genero-desberdintasunak kontuan hartuta.Metodoak
Ausaz hautatutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako 980 gaztek parte hartu zuten (% 53 neskak), 13 eta 17 urte bitartekoak (M = 15,32; SD = 0,93). SPSS 28.0 erabiliz, batez bestekoen arteko aldeak aztertu ziren generoaren araberako aldaketak ebaluatzeko; bestalde, programa erabili zen bitartekotza estatistikoko ereduak planteatzeko.Emaitzak
Neskek joera handiagoa azaltzen dute elikadura emozionalean; mutilek, berriz, auto-errukiaren maila handiagoa dute. Emaitza hauek generoaren araberako erregulazio emozional ezberdina adierazten dute. Gainera, amaren kontrol psikologikoaren eta elikadura emozionalaren arteko harremanean auto-errukiaren bitarteko efektua identifikatu zen. Bitartekotza-efektu horrek, mutilen artean, elikadura emozionalaren bariantzaren % 30 inguru azaldu zuen, eta nesken artean, berriz, % 24. Honek iradokitzen du amaren kontrol psikologikoak elikadura emozionala iragartzen duela auto-errukiaren murrizketaren bidez.Ondorioak
Etorkizuneko esku-hartze psikologikoetan oso garrantzitsua da gurasoen dinamikei eta norbanakoen arteko desberdintasunei heltzea, nerabeen osasun emozionala hobetzeko. Ikerketa honek nerabeei laguntzeko estrategia pertsonalizatuagoak eta eraginkorragoak sortzeko ikuspegi integrala eskaintzen du.Bibliografia
Barnhart, W. R., Braden, A. L. eta Price, E. (2021). Emotion regulation difficulties interact with negative, not positive, emotional eating to strengthen relationships with disordered eating: An exploratory study. Appetite, 158, 105038. https://doi.org/10.1016/j.appet.2020.105038Braden, A., Anderson, L. N., Redondo, R., Watford, T., Emley, E. eta Ferrell, E. (2021). Emotion regulation mediates relationships between perceived childhood invalidation, emotional reactivity, and emotional eating. Journal of Health Psychology, 26(14), 2937-2949. https://doi.org/10.1177/1359105320942860
Reichenberger, J., Schnepper, R., Arend, A. K. eta Blechert, J. (2020). Emotional eating in healthy individuals and patients with an eating disorder: Evidence from psychometric, experimental and naturalistic studies. The Proceedings of the Nutrition Society, 79(3), 290-299. https://doi.org/10.1017/S0029665120007004






