4.5 Haurren garun-paralisia garaiz detektatzeko eskala eta tresna eraginkorrenen berrikuspen eta meta-analisiak: Berrikuspen sistematikoa
Egileak: Alicia Varas- Meis, Itziar Alonso- Arbiol, Carmen Lillo- Navarro
Sarrera
Garun-paralisia haurtzaroko mugimenduaren desgaitasunaren kausa ohikoena da, eta diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da epe luzerako emaitza funtzionalak hobetzen dituzten esku-hartze goiztiarrak optimizatzeko. Bizitzako lehen bi urteak seinale goiztiarrak detektatzeko epe kritikoa dira, eta diagnostiko-tresnek garapen neurologikoaren funtsezko etapetan esku hartzeko aukera ematen dute.
Helburuak
Hori dela eta, berrikuspen eta meta-analisien berrikuspen sistematiko bat burutu zen, eskura dauden diagnostiko eta baheketa metodoei buruzko aurkikuntza sendoenak laburtzeko eta garun-paralisiaren diagnostiko goiztiarrerako tresna eraginkorrenak identifikatzeko.
Metodoak
PRISMA 2020 estandarren arabera egin zen deskribapena. Bilaketa Web of Science eta PubMed datu-baseetan egin zen. Inklusio-irizpideak honako hauek izan ziren: haurren garun-paralisiaren diagnostiko goiztiarra egiteko tresna eraginkorrenak aztertzen dituzten berrikuspen sistematikoak eta meta-analisiak, gaztelaniaz edo ingelesez idatziak. Berrikuspen kalitatea AMSTAR-2-ri jarraituz analizatu zen.
Emaitzak
Hiru berrikuspen aukeratu ziren hautagarritasun prozesuaren ondoren. Analizatutako ikerketen artean adostasuna dago, garuneko paralisiaren diagnostikoa diagnosi-tresna bakar batean baino aurkezpen klinikoan oinarritzen dela. Halaber, ikerketak bat datoz historia klinikoa, neuroirudia eta ebaluazio motore/neurologiko estandarizatuak konbinatzearen gomendatzearekin garuneko paralisiaren diagnostiko goiztiar eta zehatza egiteko. Teknologiaren bitarteko motore/neurologikoaren ebaluazioa etorkizun handikoa dirudi, baina oraindik balioztatu ez den tresna da.
Ondorioak
Garuneko paralisiaren diagnostiko goiztiarra posible da bizitzako lehen sei hilabeteetatik aurrera, historia klinikoa, neuroirudia eta miaketa fisikoa konbinatuz.