Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

3. Know Pain, No Pain

Egileak: Amaia Etxebarria , Gixane Orrantia , Maider Azkuenaga

Fisioterapeutak


Guk geuk, profesional sanitariook, eman behar diegu herritarrei osasun-gaiei buruzko ezagutza eta informaziorik eguneratuena. Minak eraginda bizitza normala ezin egin izatea kontsulta-gai ohikoa eta errepikakorra da gure praktika klinikoan. Gure pazienteei laguntzen ari  gatzaizkie, benetan? Edo guk ematen dizkiegun informazio eta aholkuak dira, agian, arazoaren parte? 

Tailerrean, minari buruzko informazio eguneratua emateko asmoa daukagu, neurozientzien aurrerapenetan oinarritua. Minaren kontzeptua sakon jorratuko dugu, burmuinak daukan rola, eta kulturaren parte hartzea mina antzemateko ikaskuntzan. Birkontzeptualizazio honek gure pazienteentzako diskurtso berria sortuko du, izan ditzaketen sinesmen okerrak alde batera uzteko lagungarri izango zaiena, eta minari aurre egiteko jarrera aldaraziko diena, beldurra baztertuz eta sendatzeko bidean jarriz. “Know pain, no pain”  (mina ezagutzea minik ez izateko modurik onena da).

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan