Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

2012ko Ugarteburu Saria

Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien III. Edizioa antolatu du, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarien edizio honek hainbat aldaketa ditu aurreko edizioarekin alderatuta.

1. SARRERA

Lehiaketaren  helburuak:

1.Euskarazko edozein unibertsitateko jakintzagai testuak ugaritu Interneten
2.Ikasleak egiten dituzten lanen biltegi bat egin euskarazko Wikipedian 
3.Iñaki Ugartebururen izena, lana goraipatu eta oroitu  

Zer saritzen da?

Euskarazko  Wikipedian sortzen diren edozein arloko artikulurik onenak sarituko dira. Sarituak aukeratzeko orduan honako alderdiak baloratuko dira: 

•Edukia bera 
•Euskararen txukuntasuna 
•Multimedia baliabideak (bideoak, audioak, …) 
•Egilea: Edozein unibertsitateko jakintzagaiko ikasleak 

Maiztasuna:

Urtero

2. LEHIAKETAREN ARAUAK

2.1 HELBURUA

Lehiaketaren helburua, edozein unibertsitateko jakintzagaian Wikipedia–ri euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. 

2.2 PARTEHARTZEA

Lehiaketan partehartzeko betebeharrak baldintzak honako hauek dira:  

· Unibertsitateko ikaslea izatea

· Partaidetza indibiduala izatea 

2.3 INSKRIPZIOA: Nola parte hartu Wikipedia Lehiaketan

Izen-emate epea  2012ko apirilaren 23tik aurrera irekita egongo da eta 2012ko irailaren 7an  itxiko da epea, hurrengo prozedura erabiliz: 

1. Joan zaitez Euskarazko Wikipediara. “Izena eman edo saio berria hasi” sakatu (goiko partean).     Han “Kontu bat sortu” lotura sakatu. Formularioa bete ezazu eta zure Wikipedia kontua sortuta egongo da. 

2. Wikipedia aztertuz, aukera ezazu ikasten ari zaren unibertsitate-karrerarekin erlazionatutako gai bat.  

3. Zure lana wikipedian editatu ostean, Ugarteburu sarirako bereziki sortu den komunitatean sartu eta bertan dagoen “Bidali zure lana” atalean profilaren datuak bete behar dira:

-Izen-abizenak 
-Fakultatea 
-Unibertsitatea 
-Ikasmaila 
-Wikipedia erabiltzailea 
-Telefonoa 
-E-posta 
-Ekarpenaren izenburua 
-Ekarpenaren esteka 

Bidali botoia sakatzean lehiaketan izena emanda edukiko duzu. Lan bat baino gehiago bidaltzeko aukera daukazu prozesu bera jarraituz. 

Informazioa konfidentziala izango da eta Balorazio Batzordeak babespean mantenduko du sari banaketa arte. 

2.4 BALORAZIO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK

Batzorde bat lanen balorazioaz arduratuko da. Batzorde honetan AZKUE fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), Wikipedia euskaraz, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala egongo dira. 

Presidenta: 

· Miren Dobaran (Bizkaiko Foru Aldundia) 

Bokalak: 

· Rodrigo Gartzia (AZKUE fundazioa) 

· Andres Urrutia (Euskaltzaindia)

· Gidor Bilbao (EHU)

· Roberto San Salvador (DU)  

· EIRE elkartea (zehaztear) 

Idazkariak: 

· Amaia Ocerin (AZKUE fundazioa) eta Angeriñe Elorriaga (AZKUE fundazioa) 

Honako atalak baloratuko dira: ekarpenen kalitatea (bai itzulpena, bai moldatzea, bai ekarpen berria):

1. zorroztasun zientifikoa

2. baliotasun didaktikoa eta Wikipedia-ren arau propioen egokitzapena.

3. Lanen egiletasuna egiaztatzeko copyscape filtroa erabiliko da. 

2.5 SARIAK

Aurkeztutako 2 lanik onenak sarituko dira Unibertsitateko alor zientifiko bakoitzean. 5 alor zientifikoak honako hauek izango dira (Alor zientifiko bakoitzari dagozkion jakintza arloak ere zehazten dira):

· Giza zientziak (Artea , Didaktika , Etika , Filosofia , Geografia , Glotodidaktika , Hezkuntza , Historia , Hizkuntzalaritza , Literatura , Pedagogia , Teologia)

·  Gizarte zientziak (Ekonomia , Enpresa , Kazetaritza , Politika , Soziologia , Zuzenbidea)

· Natur zientziak (Biologia , Fisika , Genetika , Geologia , Geometria , Kimika , Matematika , Paleontologia , Zientziak)

·  Osasun zientziak (Anatomia , Erizaintza , Fisiologia , Medikuntza , Mikrobiologia , Osasuna , Psikologia)

·  Teknika eta teknologia zientziak (Arkitektura , Informatika , Ingeniaritza , Irudiak , Teknologia)

Alor zientifiko bakoitzean irabazleak wifidun 16Gb ko iPad 2 bat irabaziko du. Sariak alor desberdinetan izandako partaidetzaren arabera banatu ahal izango dira. Balorazio batzordearen erabakia ezin izango da ukatu. Parte hartzaile guztiak onartzen dute azaldutako arauak.

2.6 EPEAK

Ekarpenak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 23an hasiko da eta 2011ko irailaren 28an, amaituko da. Hala eta guztiz, Wikipediaren barneko funtzionamendua kontutan harturik eta azken orduko arazoak saihesteko asmoz, ekarpenak hilabetean zehar egitea gomendatzen da. Lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketaren beraren oinarriak onartzea dakar. 

Baliabide interesgarriak

Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, honako baliabide hauek interesgarriak izan litezke: 

· Wikipedia Editatzeko Laguntza Wikipedian. Ikus dezakezu gainera Wikipediari buruz maiz egindako galdera orokorrak

Wikipediaren Ezaugarriak

Zer da wikipedia?  

Wikipedia Interneteko entziklopedia libre eta eleanitza da. 17 milloi baino artikulu gehiago ditu 278 hizkuntzatan. Wikipedia mundu osoko bolondresek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek argitara ditzake osatzeko. Gaur egun, Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa eta ezagunetakoa da. 

Wikipediaren ezaugarriei buruzko artikuluak: 

·  http://wikipedia.zabaldu.com 

Noiz

Iñaki Ugarteburu III. Sariak Euskararen Etxean banatu dira 2013ko urtarrilaren 30ean eta Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioko zuzendariak, banatu ditu.   

Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien III. Edizioa antolatu zuen 2012an, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarietan parte hartu duten lanen balorazioa egin ondoren baditugu saridun suertatu diren lanak eta egileak. Aurtengo irabazleei buruzko informazioa hemen duzu, gogoratzen zaituztegu irabazleek iPad 2 bat irabazi dutela.  

Autengo irabazleak hauek izan dira:

Osasun Zientziak:
Carlota Ruiz, "Arreta Galdu-Hiperaktibitate Asaldura" artikuluarekin.

Gizarte Zientziak:
Maider Gorrotxategi, "Garapen Psikosoziala" artikuluarekin.

Teknika eta Teknologia:
Iratxo Gomez, "Clarke eta Park-en transformatuak" artikuluarekin.

 

 

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan