Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun Etxeak eta Biok Euskaraz

2016-10-05

Berrian argitaratutako gutun batean irakurri ahal izan dugunez, Errotxapeko osasun zentroan arazoak izan ohi dituzte mediku euskaldun bat aurkitzeko. Egoera horri erantzuna emateko, apirilaren 27 an Osasun Etxeak eta Biok Euskaraz herri ekimena  jarri zuten martxan.  Dagoeneko, 50 lagun inguru bildu dira eta euren kexak Osasunbideari helazarazi dizkiote, bertan mediku eta pediatra euskaldunak exijitzen dituzte.

Gorabehera ezberdinekin, Nafarroako Gobernuari bilera eskaera egin behar izan zioten, baina oraindik ez dute erantzunik jaso eta blokeo egoera batean daude. Horregatik,  datozen eguentan egoera hori aldatzeko helburuarekin  Nafarroako Gobernua sostengatzen duten alderdi politikoei bilera eskaera egitea erabaki dute eta bide batez orain arte mediku eta pediatra euskaldunak exijitu ez dituzten auzokideak hori egitera bultzatu nahi dituzte.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan