Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

UEMA: euskara zero fasetik atera beharra dago, egoera oso larria da

2020-05-12

Hauxe da UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bere atzoko adierazpenean deskribatutako egoera: "Gazteleraz sortzen dute, eta gero euskarara itzuli, itzultzen dutenean. Kontseilarien eta osasun arduradunen agerraldiak ere gaztelera hutsean ikustera ohitu gaituzte. Eta dena da horrela. Egoera benetan larria da”.

Hainbat ekimen eredugarri egon da egoera larri honetan euskaraz naturaltasunez aritzeko, baina presazko izaeraren aitzakiapean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, batik bat, jakinarazpen eta protokoloak erdera hutsean bidali dituzte. Argi aitortu ere: “Presazko izaera duelako, dokumentazio hori bakarrik gaztelaniaz aurreratzen da”.

UEMAko lehendakariak gogor aldarrikatu du hizkuntza eskubideak errespetatu egin behar direla edozein egoeratan, edozein oinarrizko eskubide bezala:

“aste hauetan gertatzen ari dena ez baita onargarria. Marra gorri guztiak zeharkatzen ari dira euskarari dagokionez”. [...] Euskaldunak aintzat hartuko gaituzten jokabide eta ordezkari duinak behar ditugu aginte postuetan, udalerri euskaldunotako udalek, ordezkariek eta herritarrek ez baitugu honelako tratua merezi. Behin eta berriro baztertzen gaituzte, bigarren mailako herritar bihurtuz eta gure osasuna eta hizkuntza ez direla garrantzitsuak erakutsiz. Benetan onartezina da egoera”. [Jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan