Berriak
Pizkundea: abenduaren 27an denok Barakaldoko BEC Erakustazokara
2025-12-11
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.
Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko
Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzeko. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakusteko
Euskal gizarte osoari mezu argi bat helarazteko: euskara guztion ardura dela
Egiturazko minorizazioan dagoen euskararen normalizazioa eta biziberritzea guztion ardura da, gizarte berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin lotutako beste auzi asko bezala.
Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzeko
Eragile instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozial guztiei, bakoitzaren erantzukizun eta erabakimenaren arabera, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta erabilera normalerako baldintzen alde egin dezatela eskatzeko.
Amets Aranguren - Anari - Ane Labaka - Benizze - Edurne Azkarate - Flako Fonki - Gontzal Mendibil - Gorka Urbizu - Itziar Ituño - Joseba Tapia - Mejillon Tigre - Maia Iribarne - Miren Gaztañaga - Miren Narbaiza - Olaia Aguayo - Ramon Agirre - Sustrai Colina - eta gehiago…
Sarrerak erosteko eta informazio guztia: https://pizkundea.eus/
Utzi zure iruzkina






