Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

5.0 Giza antigeno leukozitarioaren determinazioa-hla 857

Egileak: Monica Aras lbarzabal, Loreto Garcia Lagarejos, Maria del Mar Gonzalez de las Cuevas, Belen Rodriguez Mena, Paloma lsusi Gorbea, Jesus Barado Hualde, Fernando Marcos de Lucas, Rosa Sevilla Zarandona, Jose Maria Beltran de Heredia Oyarzabal

Hematologiako laborategia-inmunologia, Basurtuko Ospitalea, Bilbo.


Sarrera

SARRERA: Giza Antigeno Leukozitarioa (HLA) gene multzo bat da, 6. kromosoman kokatzen den Histokonpatibilitate Konplexu Nagusiaren parte (MHC). Erantzun immunearen erregultazioan parte hartzen dute,norbere antigenoak eta kanpokoak bereiziz. MCHren alelo batzuen presentzia (HLA 827, HLA 851, HLA 857) Giza lmmunoeskasiaren 8irusaren (GI8) progresio motelagoarekin lotu da hainbat ikerlanetan. Abakabir sulfatoa GIBa tratatzeko beste botika batzuekin batera erabiltzen den botika antierretrobirala da. Batzuetan, botika honek hipersentsibilitate erreakzio kaltegarria sortzen du, baita,zenbaitetan, pazientearen heriotza ere. HLA B57aren presentziak erreakzio hau agertzeko posibilitatea iragar dezakeela ikusi dute ikertzaile talde batzuek. Tratamendua hautatzeko eta erreakzio hau ekiditeko lagungarri izan daiteke antigeno honen detekzioa.

Helburuak

HELBURUA: GIB pazienteetan Giza Antigeno Leukozitarioa HLA 857 determinatu.

Metodoak

MATERIAL ETA METODOAK: GIB positiboen artean 172 login aztertu dira (124 gizonezkoenak eta 48 emakumezkoenak). Odollaginak EDTA tutuan jaso eta 8asurtuko Ospitaleko Hematologic Zerbitzuak aztertu zituen, Immunologic atalean, 2008. urtean zehar. Erabilitako erreaktiboak honako hauek ziren: CD45-PEC5, Ac. HLA 857+858 BIOTILILATUA, Ac. HLA 857+815 BIOTILINILATUA, STREPTA81DINA-PE, PBS, Optillyse-C lisi soluzioa. 8estalde, determinazioa egiteko fluxuzko zitometria erabili zen. Horretarako, antigorputz monoklonalez baliatuz, zelulak markatu eta identifikatzen dira.

Emaitzak

EMAITZA: 172 login prozesatu ziren 2008. urtean,eta HLA 857 antigenoa 19 pazienterengan atzeman zen (.04).

Ondorioak

ONDORIOAK: HLA 857 antigenoaren detekzioa egiteko teknika erabili behar da, zer tratamendu jarri erabakitzeko, 2 arrazoi hauek direla eta: - Hipersentsibilitate erreakzioak heriotza sor dezake. - Azterlanaren kostua ez da altua. BIBLIOGRAFIA: Martin AM,Krueguer R, Almeida CA et al. A sensitive and rapad alternative to HLA typing as a genetic test for abacavir hypersensitivity syndrome. Pharmacogenet Genom 2006;16:353-7.

Azken Berriak

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa
COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa o...
EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!
Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EH...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan