Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Neurorradiologiaren zeregina burmuineko istripu baskularretan

Egileak:

J.A. Larrea Peña

A. Galardi Mendiluze

Arantzazuko Amaren Ospitalea. Neurorradiologi saila


OTA (Ordenagailu bidezko Tomografia  Axiala)  agertu  zenetik, Neurorradiologia ezinbesteko tresna bihurtu da garuneko gaixotasun baskularren diagnostiko eta tratamendua bideratzeko orduan.

Gaur egungo OTAk dituen prestazioekin gaixotasun edo prozesu hauen jato­rria, zabalpena eta eboluzio denbora, modu azkar eta errazean egitea lortzen da. Klinika berdina duten patología ezberel inekin diagnostiko bereizlea egiten du (tumoreak, prozesu degeneratiboak, ...).

Erresonantzia magnetikoak garuneko gaixotasun baskularren azterketaren sentsibilitatea eta espezifitatea hobetu du. Garuneko difusio eta perfusioak aztertzen dituzten teknika berriat; eta erresonantzia bidez egindako espektroskopiak istripu baskularren ezaugarriak lehenago eta hobeto ezagutzea lortuko du eragin tisularra eta errekuperatu elaitekeen garuneko parenkima azaleluz.

Ganuneko istripu baskularren kausarik nagusiena den arteria karotielaren aldaketa arteriosklerotikoak azterketzeko teknika neurorradiologiko elesberdinak erabiltzen dira (eko Doppler, angio-EM, angio-OTA) eta lesioaren azterketa zehatza modu odolgabe eta erreproelutitzeko moduan lortu daiteke.

Teknika    eta    materialetan    eman   diren    aurrerapen   garrantzitsuek Neurorradiologiaren arlo terapeutikoan garapen handia ekarri dute.

Gaur egun, Neurorradiologia interbentzionistak aneurismak, malformazio baskularrak edo fistula arterio-benosoen hausturagatik gertatzen diren burmuineko hemorragietan, basobarneko tratamenduak lortzen ditu erradioskopiaz kontrolatutako material tronbogenikoa ezarriz. 

Erradiologia esterotaxikoan, irudi teknika desberdinekin (OTA, EM, angiografia) kokatzen eta mugatzen diren lesioetan emandako erradiazio dosi altuak erabiliz malformazio arterio-benosoak guztiz ixtea lortzen da.

Azken urteotan, Neurorradiologia interbentzionistak burmuineko istripu baskularren tratamentuan aukera berriak garatu ditu. Esate baterako, arteriabarneko fibrinolisia; teknika honen bidez farmako dosi altu bat ematen da tronboa dagoen lekuan bertan eta itxita zegoen arteria irekitzen da.

Tratamendu honen balizko arriskuak zehazteke daude; garaiz eginez gero garuneko parenkimaren kalte itzulezina saihets daiteke.

Bestalde, endarterektomiak, estenosikarotideo sintomatikoaren tratamendu birkanalizatzailean, baditu alternatibak: angioplastia edota endoprotesia.

Hauen zeregina, paziente-multzo handi honen tratamenduan, zehazteke dago; martxan dauden saio klinikoen emaitzak ikusi beharko.

 

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan