Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

MEDIKUNTZA, ANTROPOLOGIA ETA FEMINISMOA

Egileak:

Mari Luz Esteban

EHU. Antropologia.


Emakumeak eta osasuna, hain gai zabala izanik, hainbat marko teoriko eta ikuspegitatik azter daiteke. Hitzaldi honetan, hain zuzen ere, ikuspegi feminista eta antropologikotik jorratuko dut gaia, batak eta besteak egindako ekarpen nagusiak azaldu eta euren arteko aldeak nabarmenduko ditut.

 

Osasunaz arduratu den heinean, feminismoak gogor kritikatu du arlo eta diziplina askotatik biomedikuntza, gure jendarteko sistema mediko nagusia, defendatzen dituen ideiengatik eta sustatzen dituen ekintzengatik. Era berean, agerian jarri du ikerkuntzan eta asistentzian, lehen eta orain, emakumeekiko hainbat gabezia dagoela, besteak beste, emakumeen bizi-baldintzen ikusezintasuna. Feminismoak argi utzi du, halaber, ezinbestekoa dela genero kontzeptua ezagutzea eta aplikatzea emakumeen osasun arazoak eta gaixotasunak ondo ulertzeko.

 

Antropologiak, bere aldetik, biomedikuntzaren printzipioak eta jarduerak analizatu ditu –biologian eta zientziaren interpretazio zehatz batean oinarrituriko sistema gisa-,  eta sortu zeneko testuinguru historiko eta kulturalean kokatu du. Biomedikuntzak hegemonia osoa dauka gorputza definitzeko eta osasuntsu edo gaixorik egotea zer den esateko.  Era berean, zientzia eta teknologia medikoak ahalegin berezia egin du azken mendeetan, emakumezkoen eta gizonezkoen gorputza eta osasuna ezaugarritzeko eta bereizteko. Hala, gizon eta emakumeen arteko aldeak nabarmendu ditu, eta emakumeen osasuna ugaltze ahalmenarekin lotu du. Irakurketa hau, jakina, mendebaldean indarrean dagoen eredu sozial, kultural eta ekonomikoaren baitakoa da.

 

 

BIBLIOGRAFIA

 

-Esteban, Mari Luz (2007) "El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista". Inguruak 44 Zka,

249-261 orr.

-Esteban, ML.; Comelles, JM.; Díez Mintegui, C. (eds.) (2009) Antropología, género, salud y atención. Bartzelona: Edicions Bellaterra.

 

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Osakidetzaren gidaliburu berria euskaraz artatzeko: "Emakumeen arreta"
Mikel Mantzizidor egileetako bat
Osakidetzak gidaliburu berri bat egin du, euskaraz artatzeko orain artekoei (Medikuntza Orokorra, Ospitalizazioko solairuko eritzaintza, Lehen Mailako Arretako Gida...." gehitzen zaiena: EMAKUMEEN ARRETA. Osatuberri aldizkariak eman du horren ber...
Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan