Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Aulki Hutsak

Egileak:

Iñaki Peña Bandres

Zumarragako Etxeko Ospitalizazioa


AULKI HUTSAK

“Aulki hutsak” heriotzari buruzko dokumentala baino, bizitzari buruzkoa da. Doluzkoa eta itxaropenezkoa. Edo zelan bizi hutsunearekin, eta noiz laguntza eskatu adierazten duena Heldulekuak asko izan daitezkeelako. Gogoratzea posible delako min hori sentitu barik. Bizipen pertsonalak eta zertzelada profesionalak jaso ditugu, azken horien artean Euskal Herriaren mailan erreferentziazkoak diren hainbat aditurenak, esate baterako Marije Goikoetxea psikologoa (Deustuko Unibertsitatea), Lori Thompson psikologoa (Matia Fundazioa), Julio Gómez zainketa aringarrietako medikua (HSJD Santurtzi), Koldo Martinez mediku intentsibista (Nafarroako Ospitalea), Imanol Querejeta psikiatra eta EHUko irakaslea (Donostia Ospitalea) eta Izaskun Andonegi erizaina eta doluan aditua (Bidegin elkartea).

Ia ordu bateko lan honetan hainbat puntu jorratu ditugu, doluaren definiziotik abiatuta, faseak eta eginkizunak zeintzuk diren, estrategia batzuk, ohiko sentimenduak, sendatzaileak zaurituarekiko duen kontzeptua, aldez aurretiko doluarena despertsonalizazioarekin, dolu ez-onartuak, zainketa aringarriak intentsiboetako unitateetan, errito erlijioso edo zibilen garrantzia, egun seinalatuena, genero-desberdintasunak eta gelditzen garenon ondareak, besteak beste.

Dokumental euskaldun polifonikoa da, gai unibertsal batez aritzen dena eta India eta AEBra leiho bana zabaltzen duena. Irudiek eta musikak edertutakoa, Arteman Komunikazioa enpresarekin batera egindakoa. “Ez Dok Amairu”-ren osteko belaunaldietako abeslariak aukeratu ditugu, baina mugimendu hari keinu bat eginez. Helburu dibulgatiboarekin eta, zergatik ez, baita terapeutikoarekin ere egin dugu lan hau. Hemengoa bezalako osasun-foroetan plazaratzeko, herriz herri eta, zergatik ez, zinemaldi espezializatuetan.

Osasuna!

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan