Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Medikuntza feminismoaren ikuspegitik

Egileak:

Amaia Nausia Pimoulier


Historian zehar emakumea eta Medikuntzaren arteko harremana oso zuzena izan da; mendeetan herriko sendatzaileak eta emaginak emakumeak izan ziren. Belaunaldiz belaunaldi euren amonek, izebek, edo amek transmititutako ahozko jakintzari esker, emakume hauek ongi ezagutzen zuten inguruetako baso eta mendietako belarren boterea. Baina, gizarte patriarkal batean, zeinean emakumearen eginkizuna eremu pribatura mugatu behar zen, laster hasi zen sorginkeriaren itzala haien gainean kokatzen. XVI. mendean, Unibertsitateen sorrerarekin, Medikuntza gizonen lan bilakatu zen. Eremu zientifikoan sartzeko debekua jaso zuen emakumeak, Unibertsitatean ikasteko baimenik gabe emakumeen jakinduria guztia sineskeriatzat hartu eta euren gaitasun mediku guztiak baztertuak izan ziren.

Medikuntzaren beste aldean kokatu dutenean, hots, paziente moduan, emakumeon ibilbidea ez da hobea izan. Erreprodukzioaren ardura guztia gure gain kokatu izan da eta, Bekatu Originalaren zama gure gain erori zenetik, gure emakumezko gorputzarekin harremana duen guztia bekatua izan da eta, horren ondorioz, zikina da eta gaixotasunaren zigilua jaso du. Ildo horri jarraituz eta dauzkagun datuen arabera, emakumeok gizonezkoak baina medikatuago gaude gaur egun. Gure gorputzarekin edo psikearekin harremana daukan guztia Bekatu Originalaren zamarekin jarraituko balu bezala.

Feminismoak Medikuntzarekiko daukan erronka zaila da, mendez mende jasandako zama alde batera utzi eta, gizartearen beste eremuetan bezala, berdintasunean oinarritutako eredua eraiki behar du.

 

 

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan