Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

OSTEOPOROSIA HAURDUNALDI ETA PUERPERIOAN

Egileak:

Miren Arrizabalaga

Ginekologoa.Debagoieneko ospitalea


Osteoporosia , normalki , menopausia eta zahartzaroarekin erlazionatzen dugu, baina ugaltze garaian ere agertu daiteke.
 Haurdunaldi eta Edoskitzaroan emakumearen eskeletoak haur berriaren eskeletoaren osaketan eta mantentzean parte hartzen du. Honetarako , fisiologikoki gertatzen diren aldaketak ondo gainditzen dituzte haurdun gehienek , baina   emakume batzuek hezurretako desmineralizazio eta hausturak izaten dituzte.
 Zergatia edo arrazoia ezezaguna da. Zabalduen dagoen teoria hau da: haurtzaro-gazte garaian emakume hauek (arrisku faktoreak medio) ez dutela behar bezain gaineko hezur masa lortu eta ez dira gai haurdunaldiko aldaketak gainditzeko.
 Sarrien agertzen den sintoma bizkarreko edo mokorreko mina da.
Diagnostikora heltzea ez da gehienetan erreza, normalkierabiltzen den DEXA/SPA Densitometroa ezin delako haurdunaldian erabili 
( bai puerperioan ) . Erradiaziorik gabeko aparailuak erabili beharko dira , ultrasoinuak eta RMN adibidez . Diagnostikoa , honetaz gain , sintometan eta laborategiko emaitzetan oinarritu beharko da .
 Tratamenduan beti erabilitako Antirresortiboak debekatuta daude haurdunaldi eta edoskitzaroan   eta hauen ordez Analgesikoak , Kaltzioa eta D Bitamina erabiltzen dira .
Honi helduta osteoporosiari gain begirada bat emango diogu haurdunaldia eta puerperio garaietan.
 
BIBLIOGRAFIA
1-      M.Glerean, L.Plantalech. Osteoporosis en Embarazo y Lactancia. Medicina 2000; 60 : 973-981.
2-      M.Sarli, C.Hakim, P.Rey, J.Zanchetta. Osteoporosis del Embarazo y la Lactancia. Medicina 2005 ; 65 : 489-494.
3-      J.Damilakis, K.Perisinakis, H.Vrahoriti. Embryo/Fetus Radiation Dose and Risk from Dual X-ray Absorptiometry Examinations. Osteoporosis Int ( 2002) 13 : 716-722.
4-      G. Le Templier, Marc A. Rodger. Heparin-induced Osteoporosis and Pregnancy. Current Opinión in Pulmonary Medicine. 2008, 14 : 403-407.

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan