Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HOBEKUNTZAK MINBIZIAREN TRATAMENDUAN

Egileak:

Arrete Plazaola


 Minbiziaren aurka betidanik  erabili diren tratamenduek aldaketa handiak izan dituzte azken urteotan: aide batetik. proba diagnostikoek izan dituzten  aurrerapenei esker eta, bestetik, tumoreen aurka erabiltzen  den  tresneriak  izan   duen garapenagatik.

 Maila diagnostikoan biologiak eta genetikak dakarten zehaztasunari esker, erabiliko diren terapiak  eraginkorragoak eta efektibidade handiagokoak izango ditugu.

 Egun ez da nahikoa kartzinoma dela esatea. Derrigorrez, definizio zabalagoak behar  dira, hau da, hainbat zirkunstantzia berezitan zelula gaiztoen portaera nolakoa  izanen den aurreratuko  dugu, baita ere  bere  portaera nola  aldatu daitekeen. Horretarako, patologoek immunohistokimika, pCRa, eta  hamaika tumore­ markatzaile erabiliko dituzte.

 Diagnostikoa zehaztu ondoren, gai izango gara tumorearen aurkako tratamendu egokiena aukeratzeko.

 Tratamendu mailan, Kirurgiak izan dituen hobekuntzen artean, teknika minimalistak eta indikazio berriak aipatuko ditugu besteak beste.

Erradioterapiaren eraginkortasuna,berriz. sendotu egin da, tresneriak izan duen garapenari esker. Hobea da zehastasuna ere, inguruko ehunak babesteko eta nahi gabeko  ondorioak murrizteko. Horien artean daude tomoterapia eta modulazioa erabiltzen duten teknika berriak.

Tratamendu medikoak eta sendagaiak dira hobekuntza handiena izan dutenak. Talde honetakoak dira kimioterapikoak, hormonak, antigorputz mononuklearrak eta  orokorrean  terapia bideratuak izango dira.

Azkenik,eta ez garrantzi 1xikiagoarekin,lehen esandako tratamendu guztiek gaixoarengan duten eragina arintzeko tratamenduak, hau da,euskarri tratamenduak: gorakoen aurkakoak. minaren aurkakoak, antitermikoak, defentsak  sendotzeko suspergarriak, etab.

 

Azken Berriak

Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko. “Familia ...
Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan