Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

3.4. TRIAP proiektua: prozesu arin eta mugatuen kudeaketarako banan-banako jarduerak

Egileak:

Maria Lourdes Galarraga Maeso

Iñaki Intxausti Erdoiza

Bakarne Mardaras Lejarreta

Maria Carmen Martin Lopez

Maria Carmen Martinez Curiel

Maria Jesús Sarrionandia Uribelarrea

Isabel Solana Arechaga

Ondarruko lehen mailako arretako erizaina eta Abadiñoko lehen mailako arreta


HELBURUAK
LA XXI Estrategiaren eta Kronikotasunari aurre egiteko Estrategiaren barruan, TRIAP proiektuak, Lehen Arretako Lan-taldeen barruan triajea sortzea proposatzen du efizientzia hobetzeko. Lan-taldea talde interdisziplinarra izango da, hau da, gutxi gorabehera 2 FAMILI MEDIKUK/PEDIATREK, 2 ERIZAINEK eta IDAZKARI batek osatua. Triaje bakoitzean herritarren osasun eskarien sailkapen egokia ere egingo litzateke.
Proiektu horren helburuak honako hauek dira:
-          Arreta eskariak sailkatzea, herritarren osasun beharrizanei erantzuna emateko.
-          Osasun zerbitzuak osasunbiderantz, autozainketarantz eta sendagai gaberantz bideratzea.
-          Lehen Arretako zerbitzu-taldeak garatzea (esku-hartze komunitarioan, kirurgia txikian, ekografietan, infiltrazioetan ...) ebazpenak hartzera bultzatuz.
-          Efizientzia hobetzea ACG/bisitaldietan, ACG/deribazioetan, eta ACG/osasun-aginduetan.
-          Gaixoen eta profesionalen satisfazio maila hobetzea banan-banako arretaren bidez.
Helburua: Osasun zerbitzuak osasunbiderantz, autozainketarantz eta sendagai gaberantz bideratzea. Prozesu Arin eta Mugatuen Erizaintza-arretaren bidez egingo dira (PAM: sukarra, ohiko marranta, eztarriko mina, beherakoa/gorakoa eta lunbalgia), hasiera batean administrazio-langileak detektatuko du eta gaixoek sendagairik behar ez dutenean egingo da.
 
MATERIALA ETA METODOA
2011ko maiatzetik Osakidetzako Barrualdeko Eskualdean diziplina anitzeko taldeek, hau da, famili medikuekin/pediatrekin, erizainekin eta idazkariarekin osatutako taldeek, hartzen dute parte interbentzioaren eraketan, hiru zentro pilotuek batera lan eginez, hau da:
-          Administrazio langileentzat helduen eta umeen flujogramak eginez.
-          Prozesu Arin eta Mugatuen Erizaintza-arretarako flujogramak eginez.
-          Prozesu Arin eta Mugatuen iradokizun-orriak eginez.
-          “Etxeko botikinaren” informazio-orria eginez.
-          Herritarrak informatzeko triptikoa eginez.
 
EMAITZAK
-          Flujograma administratiboak, osasun arrazoiak eta izapide eskariak konpontzeko edo bideratzeko eginak daude.
-          Helduen eta umeen Prozesu Arin eta Mugatuen Erizaintza-arretarako flujogramak.
-          Prozesu Arin eta Mugatuen iradokizun-orriak.
-          “Etxeko botikina” zer den eta edukiaren informazioa.
-          Arreta-modelo berriaren informazio-triptikoa herritarrentzat.
-          PAM prozesu berriak kudeatzeko LA Osabide erremintan sartutako formularioak eta lantzaderak.
-          Barrualdeko Eskualdean dauden zentroetan TRIAP proiektuaren aurkezpena beste lan-talde boluntario berrietan hasteko.
 
ONDORIOAK
Antolaketa eredu honek, protokoloak erabiliz, eskariak modu efizientean banatzea lortu nahi du eta, era berean, banan-banako jarduera bultzatu nahi du Erizaintzaren bidez. Osasun promozio eta heziketa honek helburu bat dauka: herritarrek prozesu arin eta mugatuen aurrean gaixotasuna kudeatzen jakitea, medikuaren beharra ez dagonean eta sendagairik behar ez denean.

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan