Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HEZUR-EBAKUNTZEN NAZIO-ERREGISTROAK. ANTOLAKETA ETA EMAITZAK

Egileak:

H Lizundia

I Corcuera

J Iza

Donostia Ospitalea


 

SARRERA

Medikuntzan, orain urte asko direla, maiztasun txikia duten patologiei buruz informazioa biltzeko, erregistroak erabiltzen dira. Zirujau ortopedikoak, 70 urteetako hamarkadan, aldakako protesiaren orokortzearekin, teknika berri hauei buruzko informazioa jasotzeko erregistroen balioaz ohartu ziren; ebakuntzen kopurua, mota desberdinak, konplikazioak eta emaitzak. Ondoren, beste artikulazioetako protesien eta bizkarrezurreko ebakuntzen erregistroak gehitu dira.

HELBURUAK

Gure hitzaldian esperientzia handiena duten erregistroak deskribatuko ditugu. Datuak jasotzeko eta aurkezteko metodologia eta emaitza nabarmenenak. Informazioaren bilakaeran Medline, Ovid eta Google datu-baseak erabiliz, 395 erreferentzia lortu ditugu. Ikerketaren gaiari buruzko informaziorik zehatzena (espezifikoena) zuten 11 artikulu aukeratu ditugu.

EMAITZAK

2004. urtean aldakako eta belauneko protesiei buruzko hamalau nazio-erregistrok eta bizkarrezurrari buruzko batek jarduten zuten Antzinakoenak eta ebakuntza kopuru gehien jasotzen dituztenak Suediako belauneko protesiei (1975), aldakakoei (1979) eta bizkarrezurrari (1993) buruzko nazio-erregistroak dira. Aldaka eta belaunetako erregistroak herrialdean egiten diren ebakuntzen % 95 biltzen ditu. Suedian bizkarrezurreko ebakuntza egiten duten 45 unitateetatik 40k bizkarrezurreko erregistroan parte hartzen dute. Erregistroak azaldu dituzten datuei esker emaitza okerrenak dituzten belaun eta aldakako protesiak ezagutzera eman dira eta konplikazio larriak heren batera murriztu dira.

ONDORIOAK

Tratamendu bat balioztatzerakoan saiakuntza kliniko errandomizatuek kalitate estandarra ematen dute. Artroplastia bezalako prozedura batean, aurkako emaitzak antzemateko, milaka partaide dituzten saiakuntzak eta hamar urte baino gehiagoko jarraipenak beharko lirateke. Modu berean, bikaintasun-guneen ikerketa prospektiboak (etorkizuneko ikerketak) ematen duten informazioa ez dator bat espezialitatearen batez besteko jardutearekin (praktikarekin). Nazio-erregistroek ahalegin garrantzitsu bat suposatzen dute, beste ikerketa-metodoen bidez zaila gertatzen den informazioa ematen dute eta gaur egun ebidentzian oinarritutako medikuntzan aritzeko baliabide garrantzitsuak dira.

 

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan