Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Aurretiko tratamendu antierretrobiralik gabeko eta giza immunodefizientziaren birusa duten pazienteen ezaugarri demografiko, immunobiologiko eta terapeutikoak

Egileak:

Edortza Garate Goitia

Basurtuko Ospitalea - Farmazia Zerbitzua


Sarrera

Aurretiko tratamendu antierretrobiralik gabeko (naive pazienteak) eta Giza Immunodefizientziaren Birusa (GIB-a) duten pazienteen kohorteek, erabilgarritasun kliniko handia dute, pazienteen etorkizuna iragarri eta infekzioaren egoera ezagutu baitezakete.

Helburuak

Naive pazienteen ezaugarri demografiko, immunobiologiko eta terapeutikoak deskribatzea hirugarren mailako ospitale batean.

Metodoak

Deskripzio lana da, 2009ko ekaina eta 2010eko martxoa bitartean GIBaren aurkako tratamendua hartzen hasten zuten pazienteen ospitale kohortea, demografia datuak (adina, sexua, jatorria, ikasketa maila), laborategi datuak (birus eta CD4 linfozito kopurua) eta tratamendu antierretrobirala aztertuz (hasierako tratamendua eta eraginkortasuna 6 astetara) egin genuena. Tratamendua hasi eta 24 astetara, birus kopurua 50 kopia/ml baino gutxiagokoa denean, tratamendu eraginkorra izango da.

Emaitzak

Aztertutako denboraldian 34 pazientek hasi dute tratamendua. Bataz besteko adina: 40,4 urte (19-58). Sexua: 73,53% gizonezkoak. Atzerritarrek %29,4a osatzen dute, batez ere jatorri latinoamerikar (%70) eta afrikarra (%30) dutelarik. Bigarren mailako ikasketak %38,2ak du eta soilik %5,88ak ditu unibertsitate ikasketak. Transmisio bide arruntena heterosexuala (%50) izan da, ondoren bide homosexuala (%26,4) eta %23,5ak zain barnetik hartzen diren drogekiko atxikipena izan dute. Tratamenduaren hasieran, pazienteen bataz besteko CD4 linfozito kopurua 203,3 zelula/µlkoa izan da eta %41ek 200kopia/ml baino gutxiago daukate, berandu diagnostikaturikoa deritzona. Bataz besteko birus kopurua 221.350 zelula/µlkoa izan da. Tratamenduari dagokionez, konbinazio erabiliena nukleotidoen analogoak diren alderantzizko transkriptasaren bi inhibitzaile eta nukleotidoen analogoak ez diren alderantzizko transkriptasaren inhibitzaile bat izan dira, gehienak tenofovir/emtricitabina eta efavirenz. Tratamendua hasi eta 24 astetara birus kopurua 50 kopia/mlko baino gutxiago dutenen proportzioa % 86a izan da, CD4 linfozito kopuruaren gehikuntza adierazgarria izan delarik: hasieran 221(32-424) zelula/µlko eta 379 (102-758) 6 hilabetetara.

Ondorioak

Gure eremuan, transmisio bide arruntena heterosexuala da, gaur egungo datuekin bat egiten duelarik, zain barnetik hartzen diren drogekiko atxikipena hirugarren postuan utziz. Tratamendua eraginkorra izan den arren (%86), berandu diagnostikaturiko pazienteen kopurua oso handia da (%41), eta ondorioz paziente hauek GIBagatiko gaixotasunak aurrera egiteko arriskua handiagotua daukate.

Bibliografia

Azken Berriak

Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...
Urriaren 22rako asteazken kulturala antolatu du FEUSEk
FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkarteak Asteazken Kulturala jardunaldia egingo du urriaren 22an, EHUko Farmazia Fakultatean, Gasteizen. Oraingo honetan, elkartea bera izango da eguneko protagonista, eta ikasle zein osasun-profesionalen interesa pizteko...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan