Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gaixo kronikoen asistentzia onerako gomendioen betetzea, erregistro elektronikoaren arabera

Egileak:

Felipe Aizpuru

Amaia Latorre

Itziar Vergara

Kepa Latorre

Berta Ibañez

Joseba Pérez de Arriba

Arabako Ikerkuntza-Unitatea; BIOEF-OBerri; Bizkaiko Lehen Mailako Ikerkuntza-Unitatea; Lehen Mailako Arabako Eskualdea


Sarrera

2010 urterako Euskal Autonomi Erkidegoaren Osasun Planak hainbat gomendio proposatzen zuen gaixo kronikoen kontrol egokia lortzeko. Proposatu ziren gomendioak, besteak beste, hurrengo prozesuetarako ziren: hipertentsioa, diabetesa, alkohol gehiegi hartzea, biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa, depresioa, dementzia, antsietatea, asma -umerena eta heldurena-, obesitatea. Osakidetzan erabiltzen den historia kliniko elektronikoak errazten du gomendio hauen erabileraren jarraipena, baina oraindik mediku eta erizain guztiek ez dute neurri berean erabiltzen.

Helburuak

Metodoak

Osakidetzako Lehen Mailako sareko mediku orokor (1375) zein pediatra (310) guztien erregistro elektronikoak aztertu ziren, dagozkion Lehen Mailako Unitateek (LMU) taldekatuta. Gomendioen betetzearen tasa, adinez eta sexuaz estandarizatua, kalkulatu zen. Gehien -goiko herena- eta gutxien -beheko herena- erregistratzen duten unitateen arteko diferentziak kalkulatu ziren.

Emaitzak

Guztira, 44 gomendio aztertu ziren. Gehien betetzen diren gomendioak, erregistro elektronikoaren arabera, hauexek dira: tabakoari uzteko aholkua diabetikoentzat -106825 diabetiko detektatuetatik, 93579 historiatan agertzen da (%87,6); oinarrizko odol analisia hipertentsioengan (192084/288414=%66,6); elektrokardiograma hipertentsioengan (173308/288414=%60,1). Beste sei gomendio agertzen dira, gutxienez, dagozkien gaixoen erdian. Beheko muturrean, berriz, agertzen den betetzea baino txikiagoa da beste hiru gomendioekin: dementziaren balorazioaren azterketa (560/14000=%4); urteroko espirometria helduen asmarako (10803/80022=,5) eta urteroko espirometria biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoan (4012/28254=,2). Erregistratutako betetzea 44tik 35 gomendioetarako detektatutako populazioaren %50 baino txikiagoa da. Kopuru hau 32ra jaisten da gehien erregistratzen duten medikuen LMUetan.

Ondorioak

Aztertutako prozesu guztietako gaixoen kontrola gutxiegikoa da. Eszenatoki onenean ipini arren, frogetan oinarritutako gomendioak ez dira heltzen gaixo kronikoen kopuru handi batentzat.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan