Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Infartu akutuak sortutako depresioan bihotz-errehabilitazioak duen eragina

Egileak:

Ikerne Uria Uranga

Maitane Bergaretxe Bengoetxea

Maialen Echepetelecu Hernando

Goiatz Etxabe Unanue

Alazne Iribarren Martin

Donostia Ospitalea - Zainketa Intentsiboetako Unitatea


Sarrera

Bihotz-sindrome akutuaren ostean depresioa ohikoa izaten da eta pronostikoari eragiten dio. Bihotz-errehabilitazioko esku-hartze psikosozialak arrisku-faktoreei mesede egiten die. Besteak beste, depresioari.

Helburuak

Bihotzeko infartu akutua izan duten gaixoen depresio maila konparatu, prebentzio eta bihotz-errehabilitazioko programan parte hartu dutenen eta ez dutenen artean. Emaitzak adin-taldearen, sexuaren eta denboraren arabera bereizi.

Metodoak

Kohorte motatako ikerketa. Aukeraketarako irizpideak: galdesortaren aurreko 2 egunetan bihotzeko infartu akutua edukitzea; 2010eko martxoa eta apirila bitarte zainketa intentsiboetan ≥ 24 orduz egotea; 18 eta 70 urte bitarteko adina; alfabetizatua; infartu aurreko aldian depresio edo/eta gaixotasun psikiatrikorik ez izatea. Aldagai soziodemografikoak, klinikoak eta The Beck Depression Inventory Second Edition galdesorta aztertu dira. Aldagai kualitatiboak maiztasun absolutu eta ehunekotan adieraziak eta χ2 edo Fisher-en bidez konparatuak. Aldagai kuantitatiboak batez besteko desbiderapen gisa adierazi eta Mann-Whitney-ren U-aren bidez konparatuak. Analisia: PASW Statistics 18 bertsioa.

Emaitzak

14 gaixo hartu ziren kontuan. Horien batez besteko adina 58,3±9,6 urtetakoa, %85,7 gizonezkoa, %78,6 erretzailea, %42,9 hipertentsoa eta depresioaren galdesortan guztira ateratako puntuak 14,7±12 izan ziren. Bihotz-errehabilitazioaren programan parte hartu zuten gaixoak nagusiagoak (61±9,2 vs. 54±10,8) ziren, pisuan alde txikiagoa zuten (1,7±1,7 vs. 2,7±2,6), haserako galdesortan puntuazio altuagoa (14,2±8,9 vs. 10±10,5) eta baita bukaerakoan ere (12,2±9 vs. 7,8±9,5), guztiak p>0,05 izanik.

Ondorioak

1.- Ikerketaren aurretiazko emaitzek infartua duten gaixoen artean depresioa badagoela adierazi zuten, bai haserako aldietan baita ondorengoetan ere. 2.- Ez dira estatistikoki emaitza esanguratsuak topatu, ez lagin aske gisa ezta erlazionaturiko gisa ere. 3.- Lagin aukeraketa handiagoak proba parametrikoak ahalbidetuko lituzke, modu honetara, estatistikoki esanguratsuak diren emaitzak lortzea erraztuz.

Bibliografia

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan