Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biriketako butxadura kronikoaren gaixotasuna duten pazienteen eboluzioa aurresateko ereduaren garapen eta balioztapena

Egileak:

Irantzu Barrio

Inmaculada Arostegui

José María Quintana

Amaia Bilbao

Susana García

Cristobal Esteban

Galdakao – Usansolo Ospitalea - Ikerkuntza Unitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) - Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila; BIOEF, Bio Eusko Fundazioa


Sarrera

Europan, populazioaren ak biriketako butxadura kronikoaren gaixotasuna (BBKG) du. Era berean, gaitz honek eragindako hildako kopurua, laugarren postuan aurkitzen da minbizia, bihotzeko gaixotasun eta burmuineko gaixotasunen atzetik. BBKGaren prebalentzia gero eta handiagoa da. Are gehiago, tratamendu klinikoari dagokionez sakabanapen handia dago medikuen artean eta gaur egun ez da existitzen irizpide zehatzik ospitaleratzea egokia den edo ez erabakitzeko.

Helburuak

Lan honen helburua BBKG duten gaixoek epe laburrean izango duten eboluzioa aurresatea da.

Metodoak

Aurresateko ereduak iragarpenak egiteko erabiltzen diren baliabide estatistikoak dira. Gaixotasun baten pronostikoa edo agerraldia izateko probabilitatea iragartzea da bai medikuen zein osasun kudeatzaileen helburu nagusietariko bat gaur egun. Zuzentasunez balioztatutako aurresateko ereduek arrisku eta abantailen banako probabilitateen estimazioa eskaintzen dute. Erantzun bitarra helburutzat duten aurresateko ereduen garapenerako erregresio eta sailkapen zuhaitzak -classification and regression trees CART- erabili dira. Erregresio zuhaitza eraiki dugu, eboluzio txarra izateko probabilitatea aurresaten delarik. Eboluzio txarra heriotza, aireztapen mekaniko edo intubazioaren beharra, arnas- eta bihotz- gelditzea, ZIUn egonaldia edo AZIUn 2 egun baino luzeragoko egonaldiaren beharra izatean finkatu dugu. Ereduaren garapenean gini ezpurutasun funtzioa erabili da eta bukaerako nodoen ebazpenerako berriz, prunning funtzioa. Lortutako eredua estatistikoki balioztapen gurutzatua eta klinikoki ageriko balioztapena erabiliz ebaluatu da.

Emaitzak

Bukaerako 6 nodo eta 5 partizio dituen erregresio zuhaitza lortu dugu, adierazgarriak diren aldagai aurresaleak glasgow, disnea, hipercapnia eta arnasketa-maiztasunaren eboluzioa direlarik. Esate baterako, hiperkapnia, PHa 7,35tik behera eta begiak berez zabaltzen ez duten pazienteek epe laburrean eboluzio txarra izateko probabilitatea 0,61ekoa da. Bestalde, zuhaitz hau datu berrietara aplikatzean itxarotako sailkapen errorea %7,70ekoa da.

Ondorioak

CART erabiliz garatutako ereduak eskaintzen dituen emaitzak fidagarriak, baliagarriak eta medikuentzako ulergarriak dira. Bestalde, eta aplikazioari dagokionez, eredu hau tresna teknologikoan instalatuz gero, medikuek euren erabakiak era azkar, zehatz eta fidagarrian hartzeko laguntza izango lukete. Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak emandako diru laguntza (UE09+/62).

Bibliografia

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan