Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Zaharren preskripzio agindu desegokiak eta beroriek aldatzeko STOPP/START irizpideen potentzialtasuna

Egileak:

Itxasne Gabilondo Zelaia

Gorka Maiz Lopez

Juan Carlos Arechabaleta Parra

Iñaki Martín Lesende

Luis Ignacio Mendibil Crespo

Andrea Mota Goicoechea

Lehen Mailako Arretarako Bilbo-Eskualdea; Bizkaiko Familia eta Komunitate Medikuntzako Irakaskuntza-Unitatea


Sarrera

Zaharren kopurua goraka doan neurrian, gaixotasun kronikoak ere goraka doaz. Paziente berarengan komorbilitate kroniko ezberdinetarako polimedikazioa agertu da. Ezaguna da, polimedikazioak ondorio kaltegarriak dituela edadetuengan, adibidez, medikamentu desegokiak hartzeko probabilitatea handitzen duelako. Irizpide ezberdinak azaldu dira literaturan zaharrengan medikamentu desegokiak identifikatzeko, baina praktikan, beraien erabilgarritasuna zein den aztertzen dituzten ikerketak falta dira. Hemen, Lehen Mailako Arretarako Bilbo Eskualdearen eta Bizkaiko Familia eta Komunitate Medikuntzako Irakaskuntza Unitatearen artean eginiko lankidetza proiektua aurkezten da, graduondoko prestakuntza programaren barruan; STOPP/START irizpideei buruzko proiektu bat.

Helburuak

65 urtetik gorako gaixoengan preskripzio agindu desegokiak identifikatzeko “STOPP/START” irizpideak aurkeztea eta beroriek, medikuak zaharren preskripzio aginduak aldatzeko baliokoak direnentz aztertzen duen ikerketa proiektu baten diseinua azaltzea.

Metodoak

Diziplina anitzeko lan taldea sortu zen: bi familia mediku, hiru mediku egoiliar eta eskualdeko farmazialari bat. Adinekoen preskripzio agindu desegokiei buruzko berrikuspen bat egin zen bibliografian, eta ondorioz, ikerketa STOPP/START irizpideen gainean egitea proposatu zen. Osasun eta Kontsumo Sailaren, 2010eko osasun arloko ikerketa proiektuetarako laguntza jaso du proiektuak. Proiektuaren diseinua deskriptiboa da. Sartze irizpideak: 65 urtetik gora izatea eta Osabiden gutxienez 4 medikamentu era kronikoan aginduta. Lagina, hiru osasun zentroetako 100 pazientek osatuko dute. Horrekin +/-%9,4eko zehaztasunarekin estimatu daiteke adinekoengaineko preskripzio desegokien portzentaia.

Emaitzak

Gaixoei baimenak eskuratu ondoren, ikertzaileek gaixoen preskripzio aginduak STOPP/START irizpideak erabiliz aztertuko dituzte. STOPP: adinekoengan desegokiak izan daitezkeen medikamentuen zerrenda. START: egoera kliniko jakin batzuetan zaharrengan hasi beharko liratekeen medikamentuak. Ondoren, ikertzaileek medikuari aginduak aldatzeko gomendioak luzatuko dizkiote. Medikuak STOPP/START gomendioak onartu ezean, gomendioetara ez atxikitzearen zergatia emango du. Amaieran, medikuari irizpideei buruzko iritzia zein den jakiteko inkesta bat pasatuko zaio.

Ondorioak

 STOPP/START irizpideek dituzten erabilgarritasuna eta medikamentu aginduen aldaketarako potentzialtasuna aztertzeko baliagarria izango den ikerketa baten diseinua egitea lortu da.  Irizpide baliagarriak badira, beraien gaurkotasuna bermatuta egon beharko da.  Ikerketa gehiago behar dira STOPP/START irizpideek gure inguruan duten benetako eragina zein den jakiteko.

Bibliografia

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan