Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Meta-iodo-benzilguanidina erradiaktiboaren aplikazio klinikoak

Egileak:

Amaia Otondo Barrenetxe

Elena Goñi Girones

Elena Delgado Fuentes

Lorena Ventura Morata

Fabio Lozada Delgado

Carmen Estebanez Estebanez

Nafarroako Ospitalea - Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua


Sarrera

Medikuntza modernoa anatomia eta histopatologiatik medikuntza molekularreko eremura doa. Medikuntza nuklearra molekula berrien ikerkuntzak, lehen klinikan aplikatzen dituen espezialitateko bat da. Badaude erradio-farmako batzuk zeinek, prozesu patologiko desberdinen ezaugarriak jakinarazten dituzten. Horietako bat meta-iodo-benzilguanidina (MIBG) da. Neurotransmisore norepinefrina (NE) ren egitura antzekoa du, zelula neuroendokrinoak mekanismo aktibo baten bidez hartzen dira eta neurosekretore bikoitzetan gordetzen dituzte.

Helburuak

MIBG erradioaktiboaren zenbait aplikazio kliniko erakustea

Metodoak

Orokorrean, [123I]MIBG diagnostikoaren ikerketarako (gammagrafiak eta fotoi bidezko tomografiak SPECT) erabiltzen da, I-123ren ezaugarri energetikoak eta dosi efektibo baxua izateagatik. Beta emisioagatik I-131ren ezaugarriak erabiltzen dira erradioterapia metabolikoa hautazkoa egiteko.

Emaitzak

Neuro-ektodermotik eratorritako tumoreen diagnostikoen aplikazio nagusiak erakusten dira, neuroblastoma, feokromozitoma, paragangliomak, tiroide medularra, kartzinoide eta larruzko Merkel zelularen minbiziak barne. Lehengo tumorearen diagnostiko bereizgarria egiteko eta metastasiak aurkitzeko, eboluzioan ere: tratamenduaren erantzuna eta berreritzetan (rezidibetan). Bihotzeko inerbazio sinpatikoetan ere erabilpenak erakusten dituzte: Lewy (ECL) gorputzaren gaixotasunetan: Parkinsona (EP) eta Lewy (ECL) gorputzaren dementzia, kardiopatia iskemikoa, diabetesa, hipertentsioa eta farmakoengatik miokardiopatietan. Minbizien tratamenduetan, 131-I MIBG dosi altuarekin erabiltzen da, tumore eta metastasi bilketa hautazkoa baliatuz.

Ondorioak

- Molekula berrien ikerketa eta markatzea, MIBG adibidez, isotopo erradiaktiboarekin lotuta zenbait patologien diagnostiko lasterra eta zehatza, eta tratamendu eraginkor eta hautazkoa onartzen dute.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan