Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Umetoki lepoko lesioetatik isolatutako giza papilomabirus 16 genotipoaren azterketa

Egileak:

Esisabet Arrese Arratibel

Miren Basaras Ibarzabal

Laila Sara Arroyo Mühr

Silvia Hernaez Crespo

Daniel Andia Ortiz

Ramon Cisterna Cancér

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; Basurtoko Ospitalea - Mikrobiologia eta Infekziorako Kontrolaren Zerbitzua; Basurtoko Ospitalea - Ginekologia Zerbitzua


Sarrera

Giza papilomabirus genotipo ugari ezagutzen dira, 150 baino gehiago eta infekzio mota ezberdinak sortzen dituzte. Horietatik genotipo batzuek mukosetako infekzioak eragiten dituzte. Horretaz gain, giza papilomabirus genotipo batzuek minbiziaren eragile direla antzeman da. Honela, giza papilomabirus 16 genotipoak umetoki lepoko minbiziaren eragilerik garrantzitsuena da. Genotipo hau orain dela gutxi erabiltzen hasi den txertoan barneratuta dago.

Helburuak

Ikerketa honen helburua, gure ingurunean isolatzen diren giza papilomabirus 16 genotipoa aztertzea izan da. Umetoki lepoko lesioetatik isolatutako 16 genotipoa duten giza papilomabirusak aztertu dira. Honela, genotipo honen barnean aurkitu daitezkeen aldaera ezberdinak antzeman ditugu.

Metodoak

Umetoki lepoko lesioak zituzten 45 paziente aztertu dira. Lesio hauetan polimerasaren kate erreakzioa (PCR) eta hibridazio teknikak erabiliz (Kit Linear Array HPV Genotyping Test, Roche Molecular System) giza papilomabirus 16 genotipoa antzeman da. Ondoren, giza papilomabirus 16 duten emakumeen lagin hauetan DNAren erauzketa egin eta E2, E6, E7, L1 eta LCR geneen PCR burutu da. Ondoren, PCRren bidez anplifikatutako zatiak sekuentziatu eta sekuentzia hauek erreferentzia genomekin erkatu dira, BLAST erabiliz.

Emaitzak

EMAITZAK Aztertu diren 45 laginetatik, 36 (% 80) europar aldaera, 5 (% 11) asiar-amerikar aldaera, 3 (% 7) afrika-1 aldaera eta 1 (% 2) afrika-2 aldaerari dagozkie.

Ondorioak

ONDORIOAK Giza papilomabirus 16 genotipoaren zonalde ezberdinen (E2, E6, E7, L1 eta LCR) PCR eta sekuentziazioak 16 genotipoaren barnean dauden aldaera ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen du. Halere, gure ingurunean maiztasun handienean agertzen den europar aldaeraren inplikazio pronostikoak ezagutu beharko dira. Ikerketa hau 2008111058 proiektuari esker burutu da (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza).

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan