Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Konplikazio kronikoak 1. Motatako diabetikoengan

Egileak:

Nerea Egaña Zunzunegi

Zumarragako Ospitalea - Endokrinologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA 1993. urtean argitaratutako DCCT (Diabetes Control and Complications Trial) ikerkuntzak 1. motatako diabetikoengan hemoglobina glikosilatuaren (HbA1c) jaitsierak (7,2% vs 9,1%) konplikazioen tasa %50-75era murrizten dela erakutsi zuen. Ordutik, diabetikoetan kontrol metaboliko zorrotza (HbA1c<7%) bilatzen da.

Helburuak

Metodoak

MATERIALA ETA METODOAK Zumarragako ospitaleko Endokrinologiako kontsultan jarraitutako 50 gaixo aztertu dira. Denak 1. motatako Diabetes Mellitusa duten gaixoak dira. Intsulina “basal bolus” erara erabiltzen dute, hau da, epe luzeko intsulina egunean behin edo bitan jarriz eta jatorduen aurretik intsulina azkarrarekin jokatuz. Odol hodi txikien (erretinopatia, nefropatia eta neuropatia) eta odol hodi handietako eritasuna duten aztertu da.

Emaitzak

EMAITZAK Aztertutako gaixoetatik 19 (%38) emakumezkoak dira eta 31 (%62) gizonezkoak. Bataz besteko adina 37 urtekoa da (14-67). Gaixoen % 32ak erretinaren afekzio graduren bat azaldu du, %20ak nefropatia eta ak neuropatia. Odol hodi handien eritasunaz, berriz, denbora gehien gaixo daudenak dira, hau da, gaixoen %6a. Batez besteko HbA1c %7.6koa izan da azken urtean (6-9.3%).

Ondorioak

ONDORIOAK Diabetesaren eboluzio naturala odol hodietan alterazioak sortzea da, horregatik gaixotasunaz urte gehien daramatenek konplikazio gehiago izan ohi dute. Gaur egun, prozesu hau ekiditen saiatzen gara gluzemia maila ”normalaren” antzekoena mantenduz. Hala ere, helburu hau lortzea ez da erraza izaten kasu gehienetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan