Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Saio Klinikoetan Erizain. Laguntzaileen Zeregina

Egileak:

Mari Mar Zarate SaƱudo

Mari Cruz Hernandez de la Granja

Josefi Arana Basterrechea

Olaia Fernandez Berrizbeitia

J. Miguel Aranburu Albizuri

Natalia Rivera Garcia

Basurtuko Ospitalea - Ikerkuntza Saila - Erreumatologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Erreumatologia ikerkuntza sailean ikerketa eta saio kliniko anitz egiten ditugu urtean zehar. Erreumatologoek pazienteak aztertu, diagnostikatu eta tratatu egiten dituzte. Pazienteak nola dauden jakiteko haiekin egiten dute berba eta bestalde, datu objektiboak ere behar dira. Horretarako neurketa batzuk egin behar dira eta eskala eta itaunketari erantzun behar zaio.

Helburuak

HELBURUA Erreumatologia zerbitzuko erizainen eta euren laguntzaileen betebeharra azaldu nahi dugu, gehien bat ikerketa lanetan.

Metodoak

MATERIAL ETA METODOAK Erizain taldeak galdetegiak pazienteekin bete egiten dituzte. Galdera multzo hauek nahasgarriak izaten dira eta hasieran paziente hauek laguntza behar dute betetzeko. Bestalde, galdera guzti hauek zenbatekotu egin behar dira eta horren arabera gaixotasunaren larritasuna eta tratamenduarekiko erantzuna taldeka daitezke. Erizainak eta laguntzaileek testak bukatu ondoren, erantzunak batu, informazioa bildu eta prozesatu egiten da. Bestalde, odol analisiak egiten dituzte eta tratamenduak ipintzen dizkiete pazienteei, euren erantzuna kontrolatuz. Beste zereginen artean, honako hauek dituzte: tratamendua nola hartu azaldu, xiringekin eta soberazko pilulak nola bueltatu eta konplikazioak agertzekotan zer egin behar duten azaltzen diete pazienteei.

Emaitzak

EMAITZAK Ikerkuntza sailetan erizain eta laguntzaileen lana oso lagungarria da, datu asko prozesatu egin behar dira eta. Euren laguntzak bizkortu egiten du asko ikertzaileen lana. Bestalde, pazienteak arreta hobeagoa jaso eta zainduak sentitzen dira.

Ondorioak

ONDORIOAK - Erizain sailak pazienteekin harreman estua du - Klinikan erabiltzen diren galderak nahasgarriak izaten dira eta laguntza behar dute pazienteek erantzuteko. - Erizainen eta laguntzaileen lana lagungarria da saio klinikoetan

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan