Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Euskal Herriko Historiaurreko gaixotasun erreumatologikoak

Egileak:

Natalia Rivera Garcia

Olaia Fernandez Berrizbeitia

Eduardo Ucar Angulo

J. Miguel Aranburu Albizuri

Basurtuko Ospitalea - Ikerkuntza Saila - Erreumatologia Zerbitzua


Sarrera

Longar nekropolis neo-eneolitikoa Vianan (Nafarroa) kokatzen da (2495 ± 70 K.a. eta 2630 ± 90 K.a.). Inguru honetan adin oroko eta sexu bietako ehun norbanakoren gorpuak baino gehiago berreskuratu dira, horien artean jaio berriak, umeak, nerabeak eta helduak zirenak. Zonalde honetan ikusitako heriotza-tasa altua eta bizi-iraupen laburra historiaurreko edozein herritakoen antzekoak dira. Hezurrak eta hortzak denboran zehar ondo kontserbatzen dira oso erresistenteak baitira. Hori dela eta, paleopatologia ikerketetan hezurrak eta hortzak oinarrizko informazio-iturri ditugu. Bestalde, gaitz erreumatologikoak maiz agertzen dira historian zehar eta ikerketa paleopatologikoak egiten ditugu gure arbasoen bizi kondizioak aztertzeko.

Helburuak

HELBURUAK Longarren bizi izan ziren gizakien bizi kondizioak eta osasun egoera ezagutu ikerketa paleopatologiko baten bitartez.

Metodoak

MATERIALAK ETA METODOAK 5.435 giza-hezurdura eta 2.062 hortz identifikatu dira eta deskribapen zehaztua eta sistematizatua egin da.

Emaitzak

EMAITZAK -Gizakiek traumatismo ugari azaltzen dute (hausturak, hernia diskalak, esku eta oinetako artropatiak) eta zonalde geografiko latzean bizi ziren. Ondorioz, Longarren bizi izan ziren gizakiek kondizio zailak eta bizi kalitate txarra zituztela esanarazten du gure ikerketak. -Orbitako baheketan Osteoporosirik ikusi ez genuenez, elikaduran kaltzio eta D bitamina nahikoa hartzen zutela dirudi. Zenbait hanka-hezurretan ikusitako Harris lerroek denboraldi batzuetan oso gutxi jaten zutela adierazten dute. -Heriotza dakarten lesio batzuk zituzten pertsonek bizirik irauten zuten laguntzarik gabe. Horren arabera, populazio honetan euren gaixoak zaindu egiten zituzten.

Ondorioak

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan