Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Tuberkulina eta quantiferon uztartzen

Egileak:

Sophe Garcia Fuika

Carlos Salinas Solano

Myriam Aburto Barrenetxea

Lander Altube Urrengoetxea

Rosa Diez Sanvicente

Alberto Capelastegui Saiz

Inma Gorordo Unzueta

Basurtuko Ospitalea - Neumologia Zerbitzua, Galdakao-Usansolo Ospitalea - Neumologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Orain arte tuberkulosia egoera sorraldian erakusteko tuberkulina froga zegoen, besterik ez. Orain beste hainbat froga berri ikertu dira. Bere ekimena honako hau da: neutrofiloren aktibitatea Interferon gamma kopuruaren bidez islatzen da, eta horrela egoera immunitarioa neurtu daiteke. Hauetako metodoen artean, “Quantiferon Gold in Tube” (QFT-G) Galdakaoko Ospitalean erabiltzen hasi da.

Helburuak

HELBURUA Komunikazio honek Tuberkulina eta QFT-G probak parekatzea du xede. Gainera lana garatzean BCG txertoak zerikusia duen ala ez Mantouxen erantzunarekin argitzea lortuko dugu. Beraz, BCGk arazo bat azaltzen du: tuberkulosiaz infektatuak estaltzen ditu, denak tuberkulin positiboak egiten baitira.

Metodoak

METODOAK Atzera begirako azterketa batean, 2007ko otsaila eta 2008ko maiatza artean, gaixo kutsakor batekin harreman estuak dituzten pertsonak aztertu ditugu. Denei Tuberkulina eta QFT-G frogak egin dizkiegu. Tuberkulinaren hanturan edo PPDn erreparatuz, bi talde bereiztu ditugu: >5mm eta >10mm.

Emaitzak

EMAITZAK Ikerketa honen helburua den populazioa honako hau da: guztira 195, %21 emakumeak eta %79 gizonak izan dira. Batez besteko adina 35 urte izan da. Ia %30 gaixoekin bizi dira etxe berean. BCG txertoa dutenak %62 dira. %53ren hantura bost milimetrokoa baino handiagoa da, eta baldintza hau betetzen dutenen artean %53ak QTF-G positiboa du. Talde osoaren bateratasuna %73 delarik, (Kappa koefizientea: 0.55).

Ondorioak

ONDORIOAK Gure populazioan, tuberkulina eta QTF-G probaren bateratasuna erdi mailakoa da (Kappa koefizientea: 0.55). Beraz, BCG txertoak tuberkulinaren erantzunean espero genuen eraginik ez dugu ikusi. Ikerketa gehiago izango direlakoan, jarraituko dugu lanean.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan