Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

C hepatitis birusaren genotipoen banaketa azken urteetan

Egileak:

Miren Basaras Ibarzabal

Mercedes Sota Busselo

Paloma Liendo Arenzana

Ramon Cisterna Cancer

EHU - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; Basurtuko Ospitalea - Mikrobiologia eta Infekzio-Kontroleko Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Nahiz eta C hepatitis birusa (CHB) endemikoa izan mundu osoan, birus honek dituen genotipoek banaketa geografiko espezifikoa aurkezten dute. Dena den, genotipoen banaketan aldaketak ikus daitezke erregio bateko lurralde ezberdinetan. Era berean, genotipoen eta bakoitzaren barnean dauden azpi-moten ikasketa hori erlazionatuta dago birus honen transmisio arrisku faktoreekin eta adinarekin.

Helburuak

HELBURUAK Basurtuko Ospitalera ailegatzen diren CHB guztien genotipoak identifikatu eta azkeneko zortzi urteotan aldaketak egon diren ikusi. Ondoren, transmisio arrisku faktorearekin eta adinarekin erlazionatu.

Metodoak

METODOAK CHB positiboa den pazienteak aztertu dira, guztira 3.433 lagin, azkeneko zortzi urteotan (2000tik 2007ra arte). Genotipoa identifikatzeko birusaren genoma detektatu ondoren, hibridatu egin da, Versant HCV Genotype metodoa erabiliz.

Emaitzak

EMAITZAK Aztertutako lagin guztietan, 1 genotipoa ugariena da (%61,2) eta, ondoren, 3 (%21,76) eta 4 (,36). Beste genotipo batzuk, hala nola 2 (%1,43) eta 5 (%0,08) ez dira batere arruntak. Bestalde, genotipo ezberdinen aldi bereko infekzioa ere ez da oso arrunta (%1,16). Genotipo bakoitzaren barnean dauden azpi-moten banaketa hurrengoa izan da: 1a (%21,12), 1b (%32,75), 3a (%21,6) eta 4c/d (). Adinari dagokionez, 1b azpi-mota pertsona nagusiagoetan detektatzen da eta 4c/d eta 3a azpi-motak pertsona gazteagoetan. Gainera, 1a, 3a eta 4c/d azpi-motak erlazionatuta daude bena barneko drogazaleekin, eta 1b azpi-mota odol transfusio historiarekin edo ezezaguna duten arrisku faktore pazientetan. Urtez urteko begiradan, 4c/d azpi-mota igo egin da azken urteotan eta 3a gutxitu egin da. Beste azpi-mota garrantzitsuak, hala nola 1a eta 1b, mantendu egin dira joera gutxitu batekin.

Ondorioak

ONDORIOAK Lan honetan aztertu egin da C hepatitis birusaren genotipoen banaketa. Birus honetan 1 genotipoa ugariena dela ikusi da eta 1b azpi-mota, berau pertsona nagusiagoen artean detektatuz eta odol transfusioak izan duten transmisioarekin erlazionatuz. Bestalde, 4c/d azpi-mota gure lurraldean sartu den azkenekoa da, eta bere maiztasuna igotzen doa urtetik urtera; azpi-mota hori pertsona gazteagoetan detektatuz eta bena barneko drogazaleen artean identifikatuz batez ere.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan