Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Tuberkulosi genitalaren diagnostikoa 26 urteko neska afrikar batengan. Diagnostikoa eta tratamendua

Egileak:

Jon Iker Arambarri Beldarrain

IƱaki Brouard Urkiaga


Sarrera

SARRERA Tuberkulosia Munduko Osasun Erakundearen esanetan mundu-mailako larritasun sanitario garrantzitsuenetariko bat da, izan ere datuen arabera heriotza gehien eragiten duen gaixotasun kutsakorra da. Estatu mailan, gaixotasunaren presentzia oso garrantzitsua izaten jarraitzen du, herrialde aurreratuekin konparatuz kasuen tasa 4-8 aldiz altuagoa delarik. Honen erantzule dira, alde batetik, estatuko populazioan oraindik mantentzen den gaixo erreserborio garrantzitsua (biztanleriaren %25-29 infektaturik dagola estimatuz), eta bestetik, azken urteotako migrazio mugimenduaren gorakada, besteak beste. Gaixotasunaren birikiz-kanpoko kokapenen artean urrietako bat lokalizazio urogenitala dugu. Tuberkulosi genitala emakumeak afektatzen ditu maizago; epidemiologikoki, bere intzidentzia zehaztea ez da erraza, infradiagnostikaturiko kasuak direla eta, baina Estatu mailan kontsultatzen dutenen %0,17 dela estimatzen da. Aurkezpen kliniko desberdinak izan ditzake, min pelbiko kronikoa, sintoma orokorrak edota abdomen-pelbiseko masak besteak beste; askotan ezusteko aurkikuntzak dira, batez ere infertilitatearengatiko azterketan, eta emakumearen osasunean zein ernalkuntza funtzioan kalte garrantzitsuen sortzailea da.

Helburuak

Metodoak

KASU KLINIKOA 26 urteko emakume aljeriar baten kasua deskribatzen dugu. Honek 3 eguneko kokapen hipogastrikoko minarekin kontsultatu zuen; ekografiak eskuin obarioko masa kistikoaren susmo diagnostikoa dela eta, kirurgia proposatu zen diagnostikoa berretsi eta tratatzeko lehen aukera gisa; teknika laparoskopikoari esker tumorazio ginekologikoaren diagnostikoa baieztatu eta tuberkulosi genitalaren susmo sendoa ezartzen da; ebakuntza kirurgia irekiz osatuz. Pieza kirurgikoak aztertuta granuloma nekrotizanteen diagnostikoa lortzen da, eta froga mikrobiologikoek gaitza baieztatzen dute. Beranduago beste zerbitzuen ardurapean buruturiko ikerketak biriketako zein burmuineko lesio tuberkulosoak azaleratzen ditu emakume honengan.

Emaitzak

Ondorioak

ONDORIOAK Gure zerbitzuak hasitako diagnostikoaren prozesuak. Horien bidez, teknika kirurgikoen partehartzeak (eta batik bat laparoskopiaren erabilerak) aurkezpen ginekologikodun eta afektazio multifokaldun tuberkulosi kasu baten diagnostikoa lortu ahal izan dugu, bide batez gaitzaren lesio genitalen tratamendurako aukera bezala agertuz.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan