Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Entzefalitisa gaixo transplantatu batengan

Egileak:

Ainhoa Intza San Salvador del Valle

Nerea Odriozola Argoitia

Gorka Gartzia Erauzkin

0


Sarrera

SARRERA Epstein-Barr birusa (EBB) oso hedatuta dago naturan. Lehenengo infekzioa haurtzaroan eta nerabezaroan inolako sintomarik gabe edo mononukleosi moduan aurkezten da. Populazio orokorrean %90eko seroprebalentzia dago. Immunoeskasia duten pertsonen artean, ordea, gaixotasun larriagoak gerta daitezke; horrela, nerbio-sistema mindu daiteke, meningoenzefalitisa, Guillain-Barré edo Bell-en paralisi moduan.

Helburuak

Metodoak

KASU KLINIKOA Jarraian 55 urteko emakume baten kasua azalduko dugu: IgA motako glomerulonefritis mesangial baten ondorioz giltzurrun gutxiegitasun kronikoa zuen eta zortzi urte lehenago giltzurrun transplante bat egin zitzaion. Transplantearen aurretik Zitomegalobirus eta EBBren aurkako IgG antigenoak zituen. Zortzi urte geroago tratamendua Ziklosporinak, mikofenolato mofetiloak eta prednisonak osatzen zuten. 3-4 asteko zorabioarekin eta sasi-gripe sindromearekin etorri zen. Sulpiriderekin hobetzen ez zela ikusita, burmuin eskanerra, analitika eta ziztada lunbarra egin zitzaizkion, inolako alteraziorik ikusi gabe. Beraz, bertigo paroxistiko arina zuela uste izan zen. Hurrengo egunetan, ostera, geldotzen hasi zen eta ezegonkortasuna eta begi-haluzinazioak aurkeztu zituen. Meningoenzefalitis-a izan zitekeelakoan, zeftriaxona, anpizilina eta ganziklobirrarekin tratamendua hasi zen. Hamahiru egunean ospitalean egon ondoren konbultsio krisia izan zuen. Erresonantzia egin eta erreboila, protuberantzia, mesentzefalo eta gorputz kallosoan lesioak zeudela ikusi zen. Ziztada lunbarra errepikatu, likido zefalorrakideoan PCR (polymerase chain reaction) egin eta EBBren DNA hazi zen. Beraz, EBBk eragindako entzefalitisa zuen gaixoak. Ganziklobirrarekin jarraitu eta azkenik emakumea osatu egin zen.

Emaitzak

Ondorioak

EZTABAIDA Kasu honek duen interesa hurrengo puntuetan laburbiltzen da: - Immunoeskasia dutenen artean EBBk eragindako infekzioak lehenengo sei hilabeteetan gertatzen dira orokorrean, immunizazioa ahultzeko tratamendu trinkoagoak egiten direnean batez ere. Gure kasuko emakumeak, ordea, transplantatu eta zortzi urtera nozitu zuen infekzioa. - EBBk %0,5-7,5 kasuetan baino ez du nerbio sistema kaltetzen. Kasu gehienak, gainera, pertsona gazteak izaten dira. Emakume honek 55 urte zituenez, beste gaixotasunen bat izango zela pentsatu zen hasieran. - Diagnostikoa egiteko, sintomatologiaz ohartzeaz gain, ziztada lunbarrak egin eta errepikatu behar dira, gaixotasunaren hasieran alterazio barik agertu baitaitezke. Erresonantzia magnetikoa sentsibilitate gehien duen irudi proba da. Alabaina, diagnostikoa lortzeko probarik garrantzitsuena likido zefalorrakideoan birusaren DNA PCR teknikaren bidez antzematea da. - Ez dago behin-betiko tratamendurik baina ganziklobirrarekin emaitza dotoreak lortu dira. Horretarako lehenbailehen hasi behar da tratamendua.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan