Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BIKTIMA ANITZETAKO GERTAKARIEN (BAG) ARTA LANTZEKO ESZENATEGIEN DISEINUA

Egileak:

K Ibarguren

E Etxegarai

D Alonso

EMERGENTZIAK


Sarrera

SARRERA Gaixo politraumatizatuaren etiologian ematen diren indarrek, sarri, gaixo bat baino gehiago eragin ohi dute. Kasu hauetan biktima anitzeko gertakariaz (BAG) hitz egiten dugu. Egoera hauen maneiua ezin da inprobisazioaren esku utzi eta bere artan parte hartzen duten ospitalez kanpoko eta ospitaleko unitateek protokolizatua eta entseatua eduki beharko lukete. Osakidetzako Emergentziak sailak bere prozedura egin eta arlo teorikoa langile guztiei jakinarazi ondoren, arlo praktikoa entseatzeko eszenatokia diseinatu du.

Helburuak

HELBURUAK Praktikan jartzerakoan prozedurak izan ditzakeen hutsuneak eta arazoak antzeman eta langileak ez ohikoak diren egoera hauen artan trebatu.

Metodoak

METODOLOGIA Gure prozeduran oinarrituz, errekurtso asko behar ez dituen, baina BAG bezala kudeatu behar den egoera bat diseinatu. Egoera honetan parte hartu behar duten beste erakunde eta enpresekin akordioa lortu eta hauek behar bezala prestatu eta koordinatu. Praktika burutu eta ondorioak atera.

Emaitzak

EMAITZAK Parte hartu duten pertsonek ohikoa ez zaien eszenategi eta modu batean lan egin behar izan dutela onartu dute. Praktika egin ondoren burututako eztabaidan, benetako egoera baterako interesgarri izan daitezkeen zuzenketak aipatzen dira. Beste agentzia batzuekin burutzen dugun lana hobeto koordinatzeko bidean oraindik pauso ugari eman behar ditugu.

Ondorioak

ONDORIOAK Diseinatutako eszenategia baliagarria da eta beste gune batzuetara esporta daiteke. Beste agentzia batzuekin lan egiteak gure arteko koordinazioa koipeztatzen du. Orain arte sartu ez ditugun beste agentzia batzuk sartzea interesgarri suerta daiteke.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan