Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

EBAKUNTZA OSTEKO MIN AKUTUAREN TRATAMENDUA GALDAKAO-USANSOLOKO OSPITALEAN

Egileak:

I Gonzalez

MZ Lauzirika

S Postigo

I Casado

S Telletxea

A Arizaga

ANESTESIOLOGIA, BIZKORKETA ETA MINAREN TRATAMENDUAREN ZERBITZUA, GALDAKAO-USANSOLOKO OSPITALEA


Sarrera

ASAk (American Society of Anesthesiologist delakoak) honela definitu zuen kirurgia osteko min akutua: kirurgia jasan duen edozein gaixok ebakuntzagatik edota gaixotasunarengatik beragatik pairatzen duen mina. Ebakuntza osteko minaren ezaugarriak akutua, aurreikusteko modukoa eta iraupen mugatukoa izatea dira, baita loaldian eragina edukitzea ere (gaixoen % 30ean loezina agertzen da). OMEk (Osasunerako Munduko Erakundeak) minaren tratamendua hiru maila analgesikotan sailkatu du, minaren intentsitatearen arabera; lehen mailatik hasi eta nahikoa ez denean hurrengoak erabiltzen dira. Lehenengo maila opioideak ez diren analgesikoek osatzen dute, bigarrenean opioide ez-nagusiak daude, tramadol eta kodeina kasu. Hirugarren maila opioide nagusiek osatzen dute: morfina, fentaniloa, buprenorfina, oxikodona, metadona, etab.ek.

Helburuak

Metodoak

ANALGESIARAKO JARRAIBIDEAK Gure ospitalean hainbat analgesia jarraibide dauzkagu minaren intentsitatearen arabera erabiltzeko, espezialitate kirurgikoa edozein dela ere. Min arin/moderaturako parazetamola erabiltzen da, metamizol edo dexketoprofenoarekin batera. Mina moderatua/latza denean metamizol, tramadol, eta parazetamol, eta hauekin nahikoa ez bada meperidina (azal azpiko bidez) erabiltzen da. Minaren kontrola zaila den kasuetarako, gure ospitalean Min Akutuaren Tratamendurako Unitatea (MATU) daukagu. Unitate honek minaren tratamendurako hainbat baliabide berezi erabiltzen ditu: infusio-ponpak, elastomerikoak zein elektronikoak (PCA edo Patient Controlled Analgesia motakoak), nerbio periferikoen blokeoak (goiko eta beheko gorputz-adarretan) eta analgesia epidurala, batez ere sabelaldeko kirurgia jasan dutenetan. MATUk gaixo kirurgikoaren jarraipena lehenengo 48 orduetan egin ohi du eta beharrezkoa izanez gero 96 orduetan ere bai.

Emaitzak

Ondorioak

ONDORIOAK Kirurgia jasan duen gaixoaren ongizatea lortzea da gure Min Akutuaren Tratamendurako Unitatearen helburu nagusietako bat. Horretarako farmako eta teknika bereziez baliatzen gara, analgesia-maila onena bilatuz, ahalik eta eragin desiragaitz gutxienak sortuz; analgesia multimodala erabiliz, alegia.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan