Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

AZALEAN ZEHARKAKO KINADA ELEKTRIKOA (TENS) BIZKARREKO PATOLOGIAREN TRATAMENDUAN

Egileak:

A Ikazuriaga

A Etxebarria

I Gonzalez

N Calvo

Z Lauzirika

F Torre

ANESTESIA ETA BIZKORTZE ZERBITZUA, GALDAKAO-USANSOLOKO OSPITALEA


Sarrera

SARRERA Minaren tratamendurako unitateetan (MTU) hezur-muskuluetako mina da kontsultarik ohikoena. Hezur-muskuluetako minaren barruan, gerrialdeko mina da dudarik gabe garrantzitsuena. Bere tratamendua hainbat zentzutan egin daiteke, eta TENSa teknika oso erabilia da gerrialdeko minaren kontrolean, bai tratamendu bakar bezala nola laguntzaile gisa. Azalean zeharkako kinada elektrikoa, kaltetutako lekuko azalean elektrodoak jarrita, tokian bertan emandako kinada elektrikoaren bitartez lortzen den analgesia- teknika da. Kinada elektrikoak sortzen dituen pilaz elikatutako generadore mugikor batez osatuta dago eta kable baten bitartez bi elektrodotara —katodoa (-) eta anodoa (+)— lotuta. Kinada, inurridura-sentsazio (parestesia) bezala nabaritzen da erasandako aldean.

Helburuak

HELBURUA MTUan hezur-muskuluetako mina tratatzeko jartzen diren TENSen eraginkortasuna baieztatzea.

Metodoak

METODOA Atzera begirako ikerlan behatzailea diseinatu da; bertan, 2005. urtean Galdakaoko ospitaleko MTUra bidali diren gaixoen bizkarreko patologiaren prebalentzia jaso dugu. Era berean, gerri eta lepoaldeko min kronikoetan TENSaren erabilera eta emaitza analgesikoak behatu ditugu.

Emaitzak

EMAITZAK 2005. urtean 504 gaixo etorri ziren lehenengo bisita bezala gure MTUra eta ondoz ondoko kontsultak 2.884 izan ziren. Patologiaren % 19a minbiziak eragindako mina (min onkologikoa) izan zen eta % 81a minbiziarekin zerikusirik gabeko min kronikoa (min ez-onkologikoa). Min ez-onkologikoagatik zetorren gaixoen % 86ak bizkarrezurreko patologia zuen diagnostiko hauekin: espondiloartrosia, diskartrosia, sindrome fazetarioa eta kanal-estutasunaren ondoriozko gerrialdeko min mekanikoa, diskoko herniaren ondoriozko ziatika mina eta arrakastarik gabeko bizkarreko ebakuntza-sindromea. Espondiloartrosi, diskartrosi eta diskoko herniaren ondoriozko eta ebakuntzaren ondoko lepoko mina ere tratatu ziren. Hezur-muskuluetako minagatik etorri ziren 416 pazienteetatik 345i (% 83) TENSa jarri zitzaion. Sei hilabete ondoren TENSarekin eta gehitutako beste tratamenduekin minaren gutxipena sumatu zen ikus-eskala analogikoaren bitartez. Pazienteen gehiengoak tratamendu honekin gustura edo oso gustura zegoela aitortu zuen.

Ondorioak

ONDORIOAK Azalean zeharkako elektrokinada bizkarreko patologian tratamendu analgesiko laguntzaile eraginkorra da. Pazientearen onespen eta atsegin-maila oso altua da. Kontrako eraginak oso gutxi izan ohi dira, luzaroko erabilerarekin gertatzen den azaleko narritadura esate baterako.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan