Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BELAUNEKO PROTESIETAN MOBILIZAZIO GOIZTIARRA EPIDURALA ERABILIZ

Egileak:

JJ Urrejola

R Larrazabal

JM Arana

ANESTESIA ETA BIZKORTZE ZERBITZUA, DEBA GARAIKO OSPITALEA


Sarrera

SARRERA Belauneko protesietako ebakuntzetan oso garrantzitsua da mobilizazio goiztiarra eta hori lortzeko mina egoki kontrolatu behar denez, epidurala lagungarria da.

Helburuak

HELBURUA Epiduralaren bidez mina kontrolatzea eta horrela lehenengo 24 orduetan belaunaren mobilizazioa hastea, horrekin gaixoak ohean egon behar duen denbora gutxitzen dugu eta ondorioz sendatzea bizkortzen dugu.

Metodoak

METODOA Belauneko protesiko ebakuntza egindako 52 gaixori epidurala ipini genien; horietatik 36 emakumeak ziren eta 16 gizonezkoak, denak ere 62-83 urtera bitartekoak eta ez zuten eragozpen edo kontraindikaziorik (koagulazio normala, ez zuten infekzio sistemikorik, ezta epidurala eragozteko beste edozein gaixotasun ere). Epidurala L2-3 edota L3-4 bizkarrezurreko tarteetan ipini genuen, betiere asepsia-neurriak hartuz eta kontuan edukiz anestesia odol sistemikoan eta intraduralki ez sartzeko prebentzio-neurriak. Ebakuntza ondoren lebobupibakaina % 0,125eko perfusioan jartzen genien, 8 ml orduko abiaduran eta gero hurrengo 48 orduetan mina kontrolatzen genien eskala baten bidez (0tik 10era).

Emaitzak

EMAITZAK Minaren kontrol egokia lortu dugu, % 97ak hirutik beherako mina izan duenez. Mobilizazioak traumatologoak erabaki duenean hasi dira,94an minik barik. Ez dugu eduki arazo garrantzitsurik, ez baita egon hematoma edota infekzio epiduralik.

Ondorioak

ONDORIOAK Belauneko protesietan anestesia epidurala egokia da mina kontrolatzeko, mobilizazio goiztiarra lortuz eta horrela gaixoa arinago mugitu eta etxera joan daiteke. Honen ondorioz tronbosi gutxiago eta arazo sozial gutxiago daude eta bide batez, berrospitaleratzeagatiko gastu ekonomikoak murriz daitezke.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan