Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ARIKETA FISIKOA ETA ARRISKU KARDIOBASKULARRA UNIBERTSITATEKO IKASLEETAN

Egileak:

A Irazusta1

I Hoyos2

J Zubero

S Gil3

J Irazusta2

1Erizaintza Saila. Erizaintzako U. Eskola; 2Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea; 3Errendimendu altuko Saila. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea; Euskal Herriko Unibertsitatea


Sarrera

SARRERA Ezaguna da azkenaldian gizarte garatuetan gertatzen ari diren aldaketek gure bizi-ohituretan duten eragina eta hauek gaixotasun zehatz batzuen prebalentzia igo egiten dutela; hauen artean, gaixotasun kardiobaskularrak. Bizi-ohituren artean ariketa fisikoak duen garrantzia eztabaidaezina da. Hala eta guztiz ere, gizarte garatuetan sedentarioen kopurua oso altua da, baita gazteen artean ere.

Helburuak

HELBURUAK Helburuak unibertsitateko ikasleen ariketa fisikoa egiteko ohitura eta egoera fisikoa ezagutzea izan dira.

Metodoak

METODOAK Ikerketan Euskal Herriko Unibertsitateko zozketaz aukeratutako 111 ikaslek parte hartu zuten, 75 neskak eta 36 mutilek. Ikasleen batez besteko adina 18,3 urtekoa zen. Ariketa fisikoa egiteko ohitura ezagutzeko balidatutako galdesorta baten bidez egin genuen, gero ikasleak, egindako ariketaren arabera, hiru taldetan sailkatuz. Azterketa fisikoan tentsio arteriala, antropometria eta ahalmen aerobikoa (oxigenoaren kontsumo maximoa metodo ez-zuzenez kalkulatuz) neurtu genizkien.

Emaitzak

EMAITZAK Ikasleen % 44,1a sedentarioa da, % 15,3ak astean behin edo bitan ariketa fisikoa egiteko ohitura du eta % 40,5ak astean hirutan edo gehiagotan egiten du. Sedentarioen kopurua askoz ere altuagoa da nesken artean, nesken % 53,3a sedentarioa izanik. Ikasleen ahalmen aerobikoa azaltzerakoan, bere pisuarekiko erlatiboa den oxigeno-kontsumo maximoaren bidez egingo dugu. Nesken eta mutilen arteko diferentzia handirik ez da topatu, nesken batez besteko oxigeno-kontsumo maximo erlatiboa 42,1 ml/kg/min-koa da eta mutilena, aldiz, 40 ml/kg/min-koa. Aldiz, estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak topatu ditugu, astean bitan baino gehiagotan ariketa egiten dutenen eta beste taldeen artean (p<0,05). Era berean, ikerketa honetan korrelazio negatiboak topatu ditugu ikasleen kontsumo maximoa eta arrisku kardiobaskularra adieraz dezaketen parametro desberdinen artean. Hau da, zenbat eta oxigeno-kontsumo altuagoa izan, gorputz-masaren indizearen, gorputzeko gantz-portzentajearen eta tentsio arterialaren balio baxuagoak azaltzen dira.

Ondorioak

ONDORIOAK Ikasleen proportzio altua sedentarioa da, are gehiago nesken artean. Ikerlan honen emaitzek, hainbat osasun-erakundek ariketa fisikoa astean gutxienez hirutan egitearen aholkua sendotu egiten dute. Ahalmen aerobikoa gaixotasun kardiobaskularren arriskua gutxitzeko osagai garrantzitsu bat dela berriro baieztatzen da ikerketa honetan.

Bibliografia

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan