Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

MIOKARDIOKO INFARTU AKUTUAREN (MIA) EBOLUZIO KLINIKOA. 4 URTETAKO BILAKAERA.

Egileak:

F Zubia Olaskoaga

E Cabarcos Gravalos

M Iriarte Ibarraran

I Elosegi Plaza

Zainketa Intentsiboen Zerbitzua. Donostia Ospitalea. Donostia.


Sarrera

SARRERA ETA HELBURUAK Azken lau urteotan MIAren definizioa (troponinaren agerpena) eta tratamendua (prozedura inbasiboen nagusitzea) aldatu dira. Lan honetan gure zerbitzuan izan ditugun gaixoen eboluzio klinikoa aztertu dugu hasteko, ST segmentuaren igoera duten ala ez kontuan hartuz sailkaturik, eta duela 4 urtekoekin alderatu ondoren (2000/06/15-2000/12/15).

Helburuak

METODOA Behakuntzazko ikerketa prospektiboa. Epea: 2004/08/01-2005/02/28. Datuak: demografikoak, tratamendua, eboluzio klinikoa (egonaldia, fibrilazio bentrikularra (FB), blokeo aurikulo-bentrikularra (BAB), angorra, berrinfartua, bihotz-gutxiegitasuna, hilkortasuna), Zainketa Intentsiboen Unitateko (ZIU) egonaldian eta 6 hilabetera. Azterketa estatistikoa: SPSS13.0 programa erabiliz.

Metodoak

Emaitzak

EMAITZAK 179 MIA izan ditugu, 80 ST segmentuaren igoerarekin (STIMIA), 99 ST segmentuaren igoerarik gabe (STIGMIA). Bi taldeen artean ez da adin eta sexu-ezberdintasunik, baina bai hipertentsio arteriala, diabetesa, aurretiko kardiopatia iskemikoa eta tabakoari dagokionez (handiagoak STIGMIAn, tabakoa izan ezik). STIMIAk ZIU barnean ondorengo bilakaera klinikoa izan du: ZIUko egonaldia 4,56  2,4 egunekoa, FB % 6,3, BAB % 3,3, angorra % 5, berrinfartua % 2,5, bihotz-gutxiegitasuna % 1,3, hilkortasuna % 7,5. 6 hilabetera, berriz, hauek dira datuak: angorra % 1,3, berrinfartua % 5, bihotz-gutxiegitasuna % 2,5, hilkortasuna % 1,3. 6 hilabeteko hilkortasun orokorra: % 8,8. Hilkortasuna handiagoa da adinez zaharragoak diren gaixoengan, Killip altua duten gaixoengan, errebaskularizaziorik jaso ez duten gaixoengan, eta EF baxua duten gaixoengan. STIGMIAk ZIU barnean ondorengo bilakaera klinikoa izan du: egonaldia 3,87 2,3 egunekoa, FB %1, hemorragiak % 3, berrinfartua % 4, bihotz-gutxiegitasuna % 7,1, hilkortasuna % 7,1. Sei hilabetera, berriz, ondorengo eboluzioa izan du: angorra % 6,1, berrinfartua % 3, bihotz-gutxiegitasuna % 6,1, hemorragiak % 3, hilkortasuna % 6,1. 6 hilabeteko hilkortasun orokorra: % 13,2. Hilkortasuna handiagoa da adin handiagoa duten gaixoengan, eta kateterismorik egin ez zaien gaixoengan. Duela 4 urte ez zen troponinarik ezagutzen. MIA kasuak 88 izan ziren, 61 ST segmentuaren igoerarekin, 27 igoerarik gabe (ez dugu 6 hilabeteko jarraipenaren daturik). STIMIAk ondorengo bilakaera izan zuten ZIUn zeuden bitartean: hilkortasuna % 14,75, FB % 10,84, angorra % 14,75, ABB % 9,84. STIGMIAk, berriz, ondorengo datuak utzi zituen: angorra % 12, ez da heriotza, berrinfartu edo bihotz-gutxiegitasuna jasan duen kasurik ezagutu.

Ondorioak

ONDORIOAK Troponina agertzearekin, MIA diagnostikoak ugaldu egin dira. STIGMIAk STIMIAK baino heriotza, berrinfartu eta bihotz-gutxiegitasunen maiztasun handiagoa ditu. STIMIAren hilkortasuna eta FB gutxitu egin dira. STIGMIAren hilkortasuna eta bihotz-gutxiegitasuna hazi dira, ordea. Gaixo ezberdinak tratatzen ari ote gara?

Bibliografia

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan