Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ERDIKO LOTAILU ARKUTUAREN SINDROMEA

Egileak:

I Frago

S Zabaleta

Txagorritxuko Ospitalea, Gasteiz, Aparatu Digestiboko saila


Sarrera

SARRERA Sabeleko mina hainbat prozesu akutu eta kronikoren ondorioa da. Bere ikerketa etiologikoan, nahiz eta arruntena ez izan, kontuan eduki behar da jatorri baskularra.

Helburuak

HELBURUA *Erdiko lotailu arkutuaren sindromea iskemia mesenterikoaren ez-ohiko kausa da eta horregatik, sabeleko minaren eragile izan daitekeela azaltzea. *AngioRMNaren balioa azpimarratzea, metodo diagnostiko bezala.

Metodoak

METODOAK 33 urteko emakume baten kasu klinikoa aurkezten da. Duela urtebete epigastrioko mina jasaten du eta 6 hilabetetik hona, egunerokoa da, biziagoa, bazkaldu ondoren batik bat eta noizbehinka gorakoak ditu. Ez du aldaketarik sabel-huste erritmoan, ezta pisu-galerarik eta elikaduran aldaketak egin arren, sabeleko mina ez da desagertzen. Bere aurrekarien artean apendizeko eta obulutegietako kirurgia du, kiste eta endometriomagatik. Ahozko antisorgailuak dira bere tratamendu bakarra. Lehenbizi beste ospitale batean ikertu zuten, sabeleko ekografia, gastroskopia, heste-igarotzea, eskaner abdominopelbikoa eta analitikak normalak izanik. Gure ospitalean analitikak, gastroskopia eta kolonoskopia normalak dira eta ginekologia aldetik ez dago nabarmentzeko ezer. Ondoren ikerketa baskularra egiten zaio.

Emaitzak

EMAITZAK Angioerresonantzian enbor zeliakoaren jatorrian 8 mm inguruko estenosia ikusten da, arnasbotatzean handitzen dena, aurkikuntzak erdiko lotailu arkutuaren sindromearekin bat datozelarik. Arteriografian ere, aurkikuntza berdinak baieztatzen dira. Erdiko lotailu arkutua diafragmako aortaren hiatoaren gainean kokatutako tendoi-arkua da. Honen aldaera anatomiko batek enbor zeliakoaren jatorrian konpresioa eragin dezake, urdail eta heste aldera doan odol-fluxua murriztuz eta sabeleko mina sortuz bazkalostean. Tipikoa da 20-40 urteko paziente gaztetan, batez ere emakumetan. Tratamendua kirurgikoa da: enbor zeliakoaren deskonpresioa lotailua zatituz eta plexu zeliakoaren eszisioa.

Ondorioak

ONDORIOAK *Erdiko lotailu arkutua pazienteen % 10-24an ikusten da, baina sindrome klinikoa oso arraroa da. *Sabeleko minaren ikerketan, beste eragileak baztertu ondoren, kontuan hartu behar da sindrome hau minaren jatorri moduan. *AngioRMNa baliagarria da diagnostikoa egiteko.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan