Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

DIETA DESOREKATUA UNIBERTSITATEKO IKASLEETAN

Egileak:

I Hoyos2

A Irazusta1

E Díaz2

F Ruiz2

L Gravina2

J Gil2

1Erizaintza Saila. Erizaintzako U. Eskola; 2Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea; Euskal Herriko Unibertsitatea


Sarrera

SARRERA Gaixotasun kardiobaskularrak ekiditeko dietak duen garrantzia eztabaidaezina da. Gaitz hauek ekiditeko dieta orekatuaren beharra nahitaezkoa bihurtzen da. Populazio-talde batzuek, gazteek kasu, gaur egungo bizi-ohiturak direla eta, elikadura-ohitura eta eredu dietetiko desegokiak bereganatzeko erraztasun handiagoa dute. Beraz, hauen elikadura-ohiturak ezagutzea oso garrantzitsua izango da.

Helburuak

METODOAK Ikerketan Euskal Herriko Unibertsitateko zozketaz aukeratutako 111 ikaslek parte hartu zuten, 75 neskak eta 36 mutilek. Ikasleen batez besteko adina 18,3 urtekoa zen. Elikaduraren azterketa hiru egunetako dietaren autoerregistroaren bidez egin zen. Kontsumitutako elikagaiak, elikagaien piramidean oinarrituta, taldeka banatu genituen eta hauek Sociedad Española de Nutrición Comunitaria-k (SENCak) espaniar estatuko populazioari egindako gomendioekin konparatu genituen.

Metodoak

Emaitzak

EMAITZAK Emaitzak ondorengo taulan laburbildu ditugu. Lehenengo zutabean ikasleek elikagai-talde bakoitzean jandako batez besteko anoa edo errazio kopurua azaltzen dira eta bigarren zutabean SENCen gomendioak. Taulan adierazten den bezala, ikasleen dietak oso pobreak dira zituen taldeko elikagaietan, barazkietan, frutetan, lekale eta fruitu lehorretan. Gabezia txikiak aurkitzen dira ere esneki eta arrainen taldeetan. Bestetik, gehiegizko ahoratzeak dituzte haragien taldeko elikagaietan, hestebeteetan, gozoki eta guruinen taldean.

Ondorioak

ONDORIOAK Ikasleen elikadura aztertuta, oso desorekatua dela esan dezakegu. Bertan ikusten dugu gantz-azido aseetan aberatsak diren elikagaien ingesta oso altua dela, eta bestetik osasungarriak diren elikagaien ahoratzea oso urria dela. Ikasleek hartutako errazioak SENCen gomendioak Zituen taldea 2,3 errazio/egunean 4-6 errazio/egunean Barazkien taldea 0,9 errazio/egunean > 2 errazio/egunean Fruten taldea 1,4 errazio/egunean > 3 errazio/egunean Olio taldea 4,6 errazio/egunean 3-6 errazio/egunean Esnekien taldea 1,85 errazio/egunean 2-4 errazio/egunean Arrainen taldea 2,9 errazio/astean 3-4 errazio/astean Haragien taldea 7,6 errazio/astean 3-4 errazio/astean Lekaleen taldea 1,7 errazio/astean 3-4 errazio/astean Fruitu lehorren taldea 1,7 errazio/astean 3-7 errazio/astean Hestebeteen taldea 4,1 errazio/astean Noizbehinka Gozokien taldea 3,4 errazio/egunean Noizbehinka Opilen taldea 1,8 errazio/egunean Noizbehinka Ikerlan hau Eusko Ikaskuntzak emandako diru-laguntzari esker egina izan da.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan