Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

LEHEN MAILAKO ATENTZIOAN 2005EAN ARRISKU- KARDIOBAS-KULARREKO FAKTOREEI LOTUTAKO ALDAKOR-TASUNA

Egileak:

J Pinto Urizar

B. Barrenetxea Etxebarria

R. Mtz de Morentín Rebolé

JM Silva Bau

AI Vitórica Leoz

I. De Pablos Vaca

J Pérez de Arriba

Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza. Osasun Saila


Sarrera

SARRERA Gure komunitatean, Lehen Mailako Atentzioan 2005ean 8 milioi baino kontsulta gehiago egin ziren. Haietatik, garrantzi handiko zati batek arrisku kardiobaskularreko faktoreen jarduera prebentiboak eta terapeutikoak dauzka helburutzat. Hala ere, lurralde sanitario hauetan, askotan, arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola ez da era homogeneoan egiten. Aldakortasun honen analisia da komunikazio honen zergatia.

Helburuak

HELBURUAK Arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola ezagutzea.

Metodoak

METODOAK - Data iturria: Osakidetzako Zerbitzuen Lehentasunezko Eskaintzaren 2005. urteko ebaluazioa. - Kokagunea: EAEko Lehen Mailako Lurralde Sanitarioak, Ezkerraldea-Enkarterri izan ezik. - Aldagaiak: aldagai guztietan bariazio-koefizienteak Lehen Mailako Unitateen emaitzetatik kalkulatzen dira. 1. Arrisku kardiobaskularraren neurketa kolesterol altuko pazienteetan, hipertentsoetan edota diabetikoetan. 2. Baheketa edo kribadoak (screening-ak): kolesterol altuko pazienteetan, hipertentsoetan eta diabetikoetan. 3. Diabetikoetan kontrol ona lortzea(HbAC1 bidez) 4. Hipertentsoen kontrol ona lortzea ( <140/90) 5. Kolesterol-zifrak ondo kontrolaturiko gaixo kardiobaskularretan (< 200 mg/dl)

Emaitzak

EMAITZAK 1. Arrisku kardiobaskularraren neurketa hauexek izan dira topatutako bariazio-koefizienteak: Araba (0,56), Bilbao (0,60), Barrualdea (0,36), Uribe (0,41), Ekialdea (0,85), Mendebaldea (0,63). 2. Baheketa edo screening-ak: - Tabakismoa: 0,32 eta 0,42 tarteko bariazio-koefizienteetan mugitzen dira lurraldeak - Hipertentsio arteriala: 0,34 eta 0,47 tartetan - Hiperkolesterolemia eta diabetes mellitus: 0,33 eta 0,52 tartean 3. Diabetes mellitus-aren kontrol ona: 0,19 eta 0,28 tarteko bariazio-koefizienteetan mugitzen dira lurraldeak 4. Hipertentsio arterialaren kontrol ona: 0,12 eta 1,12 tartean 5. Hiperkolesterolemiaren kontrol ona: 0,14 eta 0,36 tartean

Ondorioak

ONDORIOAK • Arrisku kardiobaskularraren neurketetan aldakortasuna tamaina handikoa da. • Baheketetan (screening-etan) aldakortasuna tamaina ertainekoa da. • Diabetesen kontrolak, HbA1c bidez, aldakortasun txikia duela dirudi. • Hipertentsioaren kontrolaren kasuan aldakortasuna txikia da, nahiz eta Ekialdean bariazio dezente ikusten den. • Hiperkolesterolemian aldakortasuna tamaina txikikoa eta ertainekoa azaltzen da, lurralde desberdinen arabera.

Bibliografia

Azken Berriak

Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasulaitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...
FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan