Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO II. MOTAKO DIABETIKOEN ERITASUN KORONARIOAREN ARRISKUAREN ESTIMAZIOA: IRAGARPEN-EREDU DESBERDINEN KONPARAZIOA

Egileak:

L Arriola

F Gonzalez

JM Arteagagoitia

MI Larrañaga

JL Rodriguez

I Irigoien

JA Piniés

Epidemiologiako Zerbitzua. Osasun Publikorako Zuzendariordetza, Jagoletza Epidemiologikoko Zerbitzua. Osasun Publikoa. Osasun Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea, Osakidetza


Sarrera

SARRERA II. motako diabetesak eritasun koronarioa izateko arrisku altua ematen du. Arrisku hau txikiagotzeko, garrantzitsua da arrisku altuena duten gaixoak garaiz antzematea. Honela gaixo hauek tratamendu multifaktorial eta intentsiboaz onura daitezke. Badira arrisku koronario hau kalkulatzeko eredu desberdinak; ikerketa desberdinetan oinarriturik dauden ereduak, hain zuzen ere.

Helburuak

HELBURUAK Euskal Autonomia Erkidegoko II. motako diabetesdun kohortean eritasun koronarioaren arriskua zenbatetsi, horretarako dauden eredu desberdinak konparatuz.

Metodoak

METODOAK 2000. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Mediku Jagole diren Lehen Mailako 61 medikuk, 65.651 pertsonen lagin bat aztertu zuten. II. motako diabetesa zuten 24 urtetik gorako gaixoen informazioa jaso zen. 1998, 1999 eta 2000 urteetan diagnostikatutako gaixoak aukeratu ziren eta kohorte bat sortu zen 716 gaixorekin. Kohortea lau urtez jarraitu ondoren, aurretik eritasun koronariorik ez zuten gaixoen artean (n=413), 10 urtera gertaera koronario bat agertzeko arriskua kalkulatu zen. Horretarako hiru eredu desberdin erabili ziren: 1. Second Joint Task Force of European and other Societies on Coronary Prevention 2. Framingham-eko ekuazioa, Espainiako eta Kataluniako biztanleriarentzat kalibratua 3. United Kingdom Prospective Diabetes Study

Emaitzak

EMAITZAK 10 urtera gertaera koronario bat agertzeko arriskua erabilitako ereduaren arabera honako hau da: o % 20 baino baxuagoa (arrisku baxua, arina edo moderatua)  Task Force: gizonen % 51,9 eta emakumeen % 68,7.  Framingham: gizonen eta emakumeen % 100.  UKPDS: gizonen % 50 eta emakumeen % 76,7 o % 20 edo altuagoa (arrisku altua edo oso altua)  Task Force: gizonen % 48 eta emakumeen % 31,3  Framingham: 0  UKPDS: gizonen % 50 eta emakumeen % 23,3

Ondorioak

ONDORIOAK Erabiltzen den ereduaren arabera, II. motako diabetesdunen eritasun koronarioa edukitzeko arriskuaren kalkulua oso aldakorra da. Gure diabetikoetan oinarrituriko datuen bidez, gure populazioaren arrisku-faktoreen ezaugarriak eta prebalentziak kontuan hartuko dituen eredua sortzeko premia sumatzen da, II. motako diabetesdun gaixoek duten eritasun koronarioa jasateko arrisku zehatza kalkulatu ahal izateko.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan