Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

PNB-BALIOEN ETA ETIOLOGIAREN ARTEKO HARREMANA, EZKER-BENTRIKULUAREN DISFUNTZIO SISTOLIKO LARRIAN

Egileak:

P Aierbe

N Murga

M Martínez

P Grande

G Bastos

R García

L Ruiz

J Arzubiaga

Basurtuko Ospitalea, Kardiologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Peptido natriuretikoak bihotzak zirkulaziora askatzen dituen hormonak dira, horma-tentsioaren gorakadari erantzunez, eta hodi-zabalkuntza, natriuresia eta diuresia eragiten dituzte. Gainera, hipertrofiaren zein gutxiegitasunaren adierazleak dira. Gizakian hiru peptido nautriuretiko identifikatu dira: PNA (eskuin-aurikulakoa), PNB (ezker-bentrikulukoa) eta PNC (hodietakoa). PNA eta PNBren maila zirkulatzaileak nabarmen areagotzen dira bihotz-gutxiegitasunean.

Helburuak

HELBURUAK Argitzea ea PNBren maila altuek zerikusia duten ala ez bihotz-gutxiegitasunaren zergatiarekin (miokardiopatia iskemikoa nahiz dilatatua). Horretarako, kontsultara etortzen direnean funtzio-egoera egonkorra (I-II/IV, NYHAren arabera, New York Heart Association) baina ezker-bentrikuluaren (EB) disfuntzio larria agertzen duten gaixoengan, PNB balioak zehaztu eta beraien kardiopatiaren etiologiarekin harremanik daukaten baloratzea. Eta, beste aldetik, jakin altuak agertzen diren kongestiorik ez daukaten gaixoengan.

Metodoak

METODOA EBren disfuntzio larria duten 80 gaixo ikertu ditugu, ekokardiografiaren bidez ejekzio-zatikia % 35 baino gutxiago dutenak, denak erritmo sinusalean eta giltzurrun-funtzio normalarekin. PNB-balioak aztertu ditugu, analisi estatistikoaren bitartez, kardiopatiaren etiologiarekin zerikusia daukaten jakiteko asmotan.

Emaitzak

EMAITZAK Azken analisi estatistikoaren zain, PNB-balio gehienek balio normalen tasa bikoiztu egiten dute gaixoen % 90ean. Eta gaixoen % 10ek PNB-balio normalen tasa 5 aldiz ere biderkatzen dute.

Ondorioak

ONDORIOAK Gure ikerketaren arabera, PNB-balioak nabarmen areagotzen dira gaixo gehienetan, eta ez dute inolako harremanik ez funtzio-egoerarekin, ezta kardiopatiaren arrazoiarekin ere.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan