Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

WOLFF PARKINSON WHITE SINDROMEA BIDE ANOMALOAREN ABLAZIOA

Egileak:

P Aierbe

MF Arkotxa

J Ormaetxe

P Grande

J Mtz. Alday

V Montero

A Andrés

G Bastos

Basurtuko Ospitalea. Kardiologia Zerbitzua. Elektrofisiologia Saila


Sarrera

SARRERA Aurre-kitzikapena (preeszitazioa): bentrikulu-masa osoaren edo zati baten kitzikapen aurreratua, hau da, eroapen-sistema normalean zehar kitzikatuko balitz legokiokeen epean baino lehenago gertatua. Bentrikulu-kitzikapena aurreratu egiten da (kitzikapen goiztiarra). Sindromearen arduradunak eroapen-bide anomaloak (bide akzesorioak, BA) dira. Ondorioak: takikardia ortodromikoak, takikardia antidromikoak, flutter eta fibrilazio aurikularra eta fibrilazio bentrikularra (bat-bateko heriotza, kasuen % 0,01 urtero).

Helburuak

HELBURUAK Gaixo sintomatikoengan, aukerako tratamendua bide akzesorioaren ablazioa da, irrati-frekuentziaren bidez. Bide akzesorioak eraztun aurikulu-bentrikular bien inguruan kokatzen dira eta izan daitezke: trenkadakoak (trenkada-aurrekoak, trenkada-erdikoak eta trenkada-atzekoak) eta horma askeko bide anomaloak (ezkerrekoak zein eskuinekoak). Delta uhinaren morfologiak lagun dezake kokapena argitzen. Teknika honekiko gure laborategiak duen eskarmentua azaldu nahi dugu, 1992. urtetik 2004. urtera bitartean W-P-W sindromea (delta uhina eta takikardia sintomatikoak) agertzen zuten 318 gaixori aplikatutako ablazioaren teknikaren zailtasunak eta emaitzak jakinarazteko.

Metodoak

METODOA Bihotz-kateterismoaren bidez, kateter batzuk sartzen dira bide femoraletik, eroate-sistemaren eta bide anomaloen jarduera elektrikoa erregistratzeko. Bide anomaloaren kokapenaren arabera (eraztun mitral edo trikuspideoan), arteria femorala edo zain femorala aukeratzen da. Bide akzesorioaren potentzialak bilatzen dira eta, toki egokia atzematen denean, irrati-frekuentzia motako energia jartzen zaio, zeinak, eraginkorra baldin bada, EKG normaltzen duen, delta uhina desagertuta eta PR tartea normalduta.

Emaitzak

EMAITZAK Arrakasta orokorra: 287/318 = % 90 Bide anomaloaren arabera: Ezkerreko alboko bideak % 93, eskuineko alboko bideak % 89, trenkada-aurreko bideak % 90, trenkada-erdiko bideak % 89, eskuineko trenkada-atzekoak % 96, ezkerreko trenkada-atzekoak % 91. Konplikazioak: 5/318 = % 1,5 Hauexek izan ziren: Hematoma bat lepoan (kirurgia), blokeo A-B oso bat (PM behar zuen), iztai-hematoma bat, bihotz-buxadura bat, eta de Dressler-en sindrome bat.

Ondorioak

ONDORIOAK W-P-W sindromearen bide anomaloaren ablazioa aukerako teknika da gaixo sintomatikoentzat eta arriskuko lanbidea dutenentzat.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan