Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

GAITZ KARDIOBASKULARRENGATIK 65 URTETIK GORAKOEN HILTZEKO ARRISKUAREN IKERKETA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN (1986-2001)

Egileak:

A Plazaola Altzerreka

J Delgado Naranjo

C Rodríguez Andrés

Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikokoa Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea


Sarrera

SARRERA Euskal Autonomia Erkidegoa demografikoki, beste herrialde aurreratuak bezala zahartzen ari da. Gizon-emakumezkoen populazioa gero eta urte gehiago bizi da eta oso ume gutxi ari dira jaiotzen. Derrigorrezkoak dira ikerketa biodemografikoak eta epidemiologikoak osasun eta gizarte-zaintzak beharrezkoak diren edo ez aurreikusteko.

Helburuak

HELBURUAK iv) Gaixotasun kardiobaskularren hilkortasun-tasa espezifikoa kalkulatzea. v) Helburuko populazioan, gaitz kardiobaskularrek duten hiltzeko arriskua estimatzea. vi) Gaitz kardiobaskularren eraginez hiltzeko arriskuaren eboluzioa ezagutzea. Kalkulatutako datu guztiak adinka (65 urtetik 100 eta gehiagora), lurralde historikoka, generoka eta heriotza-urteka doitu dira.

Metodoak

MATERIAL ETA METODOAK Ikerketa honen helburuko populazioa honako hau da: Euskadin, 1986tik 2001era bitartean, bizi izandako 65 urte edo gehiago zituzten gizon-emakumeak. Datuen iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Hilkortasun Erregistroak hildako urte-tarte horretarako 204.579 kasuren informazioa eskuratu digu; datu horiek Autonomia Erkidegoak eta INEk adostutako Hiltzeko Zergati Nagusien Zerrenda Laburraren arabera sailkatuta datoz. EUSTATek helburuko populazioaren tamaina eskuratu digu. Datu guztiak adinka, lurralde historikoka, generoka eta heriotza-urteka bereiztuta daude. Datu horiekin heriotza-tasa espezifikoak kalkulatu dira. Poisson erregresioan oinarritutako adina / aldia / kohortea ereduak eraiki dira, honako espresio matematiko hauen bitartez:

Emaitzak

EMAITZAK Arriskuaren eboluzioaren grafikoak eraiki dira adinka, aldika eta kohorteka. Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako heriotzen ia % 40 zirkulazio-aparatuko gaitzei lepora diezaiekegu. Emakumezkoen artean ia % 50eraino iristen da tasa hori. Bizkaiko emakumezkoak izan dira arrazoi horrengatik hildako talderik handiena osatu dutenak. Arabako gizonezkoak izan dira gutxien hil izan direnak gaitz horrengatik. Zirkulazio-gaitzen artean, garuneko hodi baskularren gaixotasunak dira heriotzen % 30 sorrarazi dutenak; garuneko hodi baskularren gaitzak gehi bihotzeko infartu akutua, bihotzeko gutxiegitasuna eta bihotzeko beste gaitz batzuk dira EAEn 65 urtetik gorakoen % 75ean zirkulazio-gaitzek sorrarazitako heriotzen zergatia.

Ondorioak

ONDORIOAK Aurkitu izandako ezberdintasunak gehien eta ondoen azaltzen dituen eredu estatistikoa lurralde historikoaren, generoaren, adinaren eta kohortearen aldagaiak dauzkan eredua da. Analisiak honako hau adierazten du: - Zirkulazio-gaitzen eraginez hiltzeko arrisku baxuena duen lurraldea Araba da. Bizkaian, berriz, da altuena arrisku hori. - Emakumezkoen artean arrisku gehiago dago zirkulazioko arazoengatik hiltzeko gizonezkoetan baino.

Bibliografia

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan